Sarrerako ontziaren arauak fitxa

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2012-07-31

Gai honetan, bideo eta guzti, Sarrerako ontziaren arauak fitxa nola erabili erakusten da, mezuak iritsi ahala ekintza zehatzak egiteko automatikoki, zuk hautatutako irizpideetan oinarrituta. Adibidez, kide zaren talde batera bidalitako mezu guztiak automatikoki karpeta espezifiko batera eramateko sor dezakezu arau bat.

Arauak kudeatzeko, hautatu Aukerak > Sarrerako ontziaren araua.

noteOharra:
Informazio hau Outlook Web App-en bertsio estandarrari dagokio. Azaldutako eginbidea ez dago erabilgarri Outlook Web App-en bertsio arinerako.
Bideoa: Sarrerako ontziaren arauak sortzea

Arau xehatuak nola sortu erakusten da bideo honetan.

Bideoa: Mezu batean oinarrituta araua sortzea

Eskuineko botoiarekin mezu baten gainean klik eginez arau bat bizkor nola sortu azaltzen da bideo honetan.

noteOharra:
Bideo hau ikusteko, Silverlight instalatuta izan behar duzu. Silverlight instalatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikus Eskuratu Silverlight.
Sarrerako ontziaren arauak

 

Ezarpenak Azalpena

arauakBerria

Erabili ezarpen hau Sarrerako ontziaren arau berri bat sortzeko.

Xehetasunak

Nabarmendu arau bat, eta egin klik Xehetasunak botoian, araua ikusi eta editatzeko.

EzabatuEzabatu

Nabarmendu arau bat, eta egin klik Ezabatu botoian, araua ezabatzeko.

aurrekoaEraman gora

Erabil ezazu hautatutako araua gora eramateko zerrendan.

hurrengoaEraman behera

Erabil ezazu hautatutako araua behera eramateko zerrendan.

Freskatu

Egin klik arauen zerrenda freskatzeko.

Aktibatuta

Erabili arauaren ondoko kontrol-laukia araua aktibatzeko (laukia hautatuta) edo desaktibatzeko (laukia hautatu gabe).

Araua

Arauaren izena.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Arau bat sortzen duzunean Outlook Web App-en, abisu bat jasoko duzu, horren aurretik Outlook-en sortutako hainbat arau ezabatu behar dituzula esateko. Arau horiek ezabatu aurretik, hasi saioa zure kontuan Outlook erabiliz, eta begiratu ondo arauak, gorde nahi dituzun ala ez ikusteko. Gaitu gorde nahi dituzun arau guztiak.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.