Birbidaltzea

 

Gaiaren azken aldaketa: 2010-08-12

Erabili Birbidaltzea automatikoki birbidaltzeko zure posta elektronikoa Outlook Web App kontura beste kontu batetik.

Nola konfigura dezaket birbidaltzea?

  1. Hautatu Aukerak > Kontua > Konektatutako kontuak.
  2. Birbidaltzea atalean, sartu posta elektronikoa birbidaltzeko kontuaren helbide elektronikoa.
  3. Zure kontura bidaltzen diren mezuen kopia gorde nahi baduzu, hautatu Gorde birbidalitako mezuen kopia bat Outlook Web App-en.
  4. Egin klik Gorde botoian aldaketak gordetzeko eta sarrerako mezu guztiak beste kontu batera birbidaltzen hasteko.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Mezuak birbidaltzeari uzteko, hautatu Utzi birbidaltzeari.
  • Birbidalitako mezuen kopia bat edukitzen baduzu, Outlook Web App kontua begiratu beharko zenuke noizean behin, postontziaren tamaina-muga ez duzula gainditu ziurtatzeko. Postontziaren tamaina-muga gainditzen baduzu, mezu berriak beharbada ez dira birbidaliko.
  • Konektatutako kontuak eta Birbidaltzea ez dira aldi berean erabiltzeko. Erabili Konektatutako kontuak zure jabetzako beste kontu batzuetara bidalitako posta elektronikoa Outlook Web App-era banatzea nahi duzunean. Erabili Birbidaltzea zure Outlook Web App kontura banatutako posta elektronikoa beste kontu batzuetara birbidaltzea nahi duzunean.
 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.