Sartu zure kontuan Mac bat erabiliz

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-02-09

Apple ordenagailua edo Apple iPhone telefonoa zure posta-kontura konekta dezakezu.

Apple ordenagailu bidezko sarbidea

Ordenagailuko web-arakatzaile bat edo posta elektronikoko programa bat erabil dezakezu zure posta-kontuan sartzeko.

Web-arakatzaile bidezko sarbidea

Apple ordenagailua zure posta-kontura konekta dezakezu web-arakatzaile bat erabiliz, Windows ordenagailu bat konektatzen duzun bezalaxe.

Jarraibideak nahi izanez gero, ikus Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz. Onartutako arakatzaileei buruzko informazioa lortzeko, ikus Outlook Web App-ek onartutako arakatzaileak.

Posta elektronikoko programa bidezko sarbidea

Automatikoki konekta zaitezke zure kontura, edo IMAP edo POP erabiliz ere bai.

Automatikoki konektatzea

Hiru programa erabil ditzakezu zure posta-kontuarekin konektatzeko helbide elektronikoa eta pasahitza sartuz:

  • Mac-erako Outlook 2011
  • Entourage 2008, Web Services Edition
  • Mail (Mac OS 10.6 Snow Leopard-ekin batera doan posta-aplikazioa)

Mac-erako Outlook 2011 edo Entourage 2008 Web Services Edition erabiliz zure posta-kontura konektatzen bazara, posta-esperientzia osoagoa izango duzu IMAP edo POPekin konektatuta baino. Adibidez, Mac-erako Outlook 2001 edo Entourage 2008, Web Services Edition erabiliz konektatzen bazara, Oharrak, Zereginak, Egutegiko elementuak eta Kategoriak sinkronizatu ahal izango dituzu Outlook Web App eta Mac-erako Outlook edo Entourage 2008 Web Services Edition-en artean.

noteOharra:
Entourage 2008 exekutatzen ari bazara, Entourage 2008, Web Services Edition konektatu behar duzu. Entourage 2008ren erabiltzaileentzako doako eguneratze bat da.

Mac OS 10.6 Snow Leopard exekutatzen ari bazara, Snow Leopard-ek ekartzen duen Mail posta-programa erabil dezakezu zure kontura konektatzeko IMAP edo POP erabili gabe. Mac-erako Outlook 2011 eta Entourage 2008, Web Services Edition-ekin bezala, Mac OS 10.6 Snow Leopard-erako Mac Mail erabiliz zure kontura konektatzeko urratsek helbide elektronikoa eta pasahitza sartzea bakarrik eskatzen dute.

Posta-programa hauek zure kontura konektatzeko nola erabili jakiteko, egin gai hauetako batean azaltzen diren urratsak:

IMAP edo POP erabiliz konektatzea

Apple ordenagailuan IMAP edo POP erabiliz zure posta-kontura konektatzeko erabil ditzakezun posta-programa asko daude.

noteOharra:
Ez badakizu zure posta-programak IMAP edo POP onartzen duen, galdetu laguntza teknikoko zerbitzuari.

IMAP edo POP erabiliz konektatzeko, ondorengo atalean zerrendatutako programak erabil ditzakezu, beste programa batzuez gainera.

iPhone bidezko sarbidea

Apple iPhone telefonoa zure posta-kontura konekta dezakezu metodo hauek jarraituz:

  • Exchange ActiveSync
  • IMAP edo POP onartzen duten posta-programak

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

Telefono mugikorrak

Onartutako posta elektronikoko programak eta eginbideak

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.