Zereginak

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2009-08-14

Egiteko elementuak biltzen ditu Zereginen karpetak.

Nola lan egiten da zereginekin?

Zuk aukeratutako edozeren segimendua egin dezakezu zereginekin. Adibidez, zeregin bat sor dezakezu txosten bat idazteko, eta ondoren abisu bat, hasiera-data, epemuga eta oharrak gehi diezazkiokezu zereginari. Zeregin bera behin baino gehiagotan egin behar baduzu, zeregin errepikari bihur dezakezu.

Zereginak irekitzeko, hautatu zereginaZereginak nabigazio-panelean (Nabigazio-panela).

Nola hauta dezaket zein zeregin bistaratuko diren?

Zereginen karpetako nabigazio-panelean, zein motatako zereginak bistaratu nahi dituzun hauta dezakezu. Halaber, Markadun elementu eta zeregin guztiak ikustea aukera dezakezu, edo bakarrikZereginak.

Zeregin-karpeta gehigarriak sortzen badituzu, haiek ere agertuko dira Markadun elementuekin eta zereginekin eta Zereginekin batera.

Markadun elementuak eta zereginak hautatuta, zuk markatutako elementu guztiak (mezu elektronikoak, kontaktuak eta zereginak) agertuko dira elementuen zerrendan. Elementu bakoitzerako eskuragarri dauden ekintzak elementu motaren araberakoak izango dira. Esaterako, markadun mezua hautatuta, tresna-barratik mezu horri erantzun diezaiokezu edo mezua bera birbidal dezakezu. Jaso duzun markadun bilera-eskaera hautatzen baduzu, eskaera onar dezakezu, behin-behinean onar dezakezu, edo eskaerari uko egin diezaiokezu, tresna-barraren bidez.

Zereginak hautatzen baduzu, zerrendan zereginak baino ez dira agertuko.

Zein motatako zereginak ikusi nahi dituzun zehazteaz gainera, zein zeregin bistaratuko diren zehaztu dezakezu, egoeran oinarrituta, Zereginen Erakutsi ataleko aukerak erabiliz. Aukera hauen artean aukera dezakezu:

  • Denak: elementu guztiak erakusten ditu.

  • Aktiboak: burutu gabeko elementuak bakarrik erakusten ditu.

  • Atzeratuak: atzeratutako elementuak bakarrik erakusten ditu.

  • Egindakoak: Egindako gisa markatutako elementuak bakarrik erakusten ditu.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Egiteko elementuak Zereginen karpetan gordetzen dira. Egiteko elementu horiek zereginak, mezu elektronikoak edo segimendua egiteko markatutako kontaktuak izan daitezke. Lehenespenez, zeregin guztiek segimendua egiteko marka dute sortzen direnean, baita hasiera-datarik edo epemugarik ez dutenean ere. Zeregin bat sortzen duzun bakoitzean, edota mezu elektroniko edo kontaktu bat markatzen duzunean, egiteko elementu bat sortzen da automatikoki. Zereginak behin bakarrik gerta daitezke, edo errepikariak izan daitezke. Zereginak eguneratu egin daitezke aurrerapenak erakusteko. Horretarako % eginda eremua erabili behar da.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.