Aukeren erreferentzia

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2013-04-12

Outlook Web App pertsonaliza dezakezu hainbat eginbideren portaera kontrolatuz, hala nola hizkuntza-ezarpenak eta mezu- eta egutegi-aukerak. Hemen zerrendatutako aukera guztiak ez daude erabilgarri kontu guztietarako.

Nola gordetzen dira aldaketak?

Aukerak orriko ezarpenak aldatutakoan, egin klik tresna-barrako Gorde botoian aldaketak aplikatzeko. Saioa amaitu eta berriro hasi behar izango duzu aldaketak ikusi ahal izateko.

Kontua

 

Atala Azalpena

Kontu-informazioa

Erabili Kontuaren informazioa zure informazio pertsonala kudeatzeko.

Antolatu posta elektronikoa

 

Fitxa Azalpena

Sarrerako ontziaren arauak fitxa

Erabili Sarrerako ontziaren arauak mezuak iritsi ahala automatikoki ordenatzeko.

Erantzun automatikoak fitxa

Erabili erantzun automatikoak jendeari jakinarazteko kanpoan zaudela eta ez diezula mezuei erantzungo.

Erabili Banaketa-txostenak fitxa mezuei buruzko banaketa-informazioa lortzeko

Banaketa-txostenek esango dizute zuk bidalitako mezuak banatu diren ala ez, eta noiz.

Atxikitzeko gidalerroak

Ikusi eta kudeatu zure postontziari dagozkion atxikitzeko gidalerroak.

Taldeak

 

Fitxa Azalpena

Ni kide naizen talde publikoak

Taldeak (publikoa)

Sartu helbide-liburu partekatuko zerrendako talde publiko batean edo talde bat utzi, edo gehiago jakin kide zaren talde bati buruz.

Ni jabe naizen talde publikoak

Taldeak (publikoa)

Sortu talde publiko berri bat beste jendearekin partekatzeko. Talde baten jabea bazara, taldea aldatu, taldekidetza eta onespen-aukerak ezarri, edo taldea ezabatu ahal izango duzu.

Ezarpenak

 

Fitxa Azalpena

Posta fitxa

Erabili Posta fitxa hainbat ezarpen hautatzeko: sinadura, mezu berrien jakinarazpenak, Irakurtzeko panelaren aukerak...

Ortografia fitxa

Erabili Ortografia ortografia egiaztatzeko ezarpen lehenetsiak konfiguratzeko.

Egutegia fitxa

Erabili Egutegia fitxa zure lan-astea, lanorduak, abisuak eta egutegiarekin lotutako bestelako aukerak ezartzeko.

Orokorra fitxa

Orokorra fitxak aukera ematen dizu Outlook Web App -en itxura eta zuk bidalitako mezuetako izenak ebaztean zein helbide-zerrenda erabiliko den kudeatzeko.

Eskualdekoa fitxa

Erabili Eskualdekoa fitxa hizkuntza lehenetsia, data- eta ordu-formatuak eta ordu-zona hautatzeko.

Pasahitza fitxa

Erabili Pasahitza fitxa zure pasahitza aldatzeko.

S/MIME fitxa

Erabili S/MIME mezuak seguruago bihurtzeko.

Telefonoa

 

Fitxa Azalpena

Ahots-postaren ezarpenak: Outlook Web App (BPOS)

Erabili Outlook Web App aplikazioko Ahots-posta fitxa zure ahots-posta konfiguratzeko edo zure ahots-postaren ezarpenak aldatzeko.

Telefono mugikorrak fitxa

Erabili Telefono mugikorrak fitxa zure kontuarekin konektatzen diren telefono mugikorrei buruzko xehetasunak ikusteko.

Testu-mezularitza fitxa

Erabili Testu-mezularitza fitxa zure telefono mugikorra Outlook Web App-en bidez testu-mezuak bidali eta jasotzeko konfiguratzeko.

Blokeatu edo onartu

 

Fitxa Azalpena

Mezu baztergarrien ezarpenak

Erabili Blokeatu edo onartu fitxa bidaltzaile seguruen, hartzaile seguruen eta blokeatutako bidaltzaileen zerrendak kudeatzeko.

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.