Gai honek bideo bat dauka Gai honek bideo bat dauka

Erabili arauak mezuak beste kontu batera automatikoki birbidaltzeko

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2012-07-31

Sarrerako ontziaren arauak erabil ditzakezu zure sarrerako ontzira nahiz beste kontu batera bidalitako mezuak automatikoki birbidaltzeko edo bideratzeko. Mezuak automatikoki bideratzeko arau bat nola sortu erakutsiko dizu bideoak.

noteOharra:
-en bertsio estandarrari dagokio.Outlook Web App. Azaldutako eginbidea ez dago erabilgarri Outlook Web App Light-en bertsio arinerako.
Bideoa: Mezu guztiak beste kontu batera birbideratzea

Sarrerako mezu guztiak beste posta-kontu batera automatikoki nola birbideratu erakusten du bideo honek.

4873755a-8b1e-497e-bc54-101d1e75d3e7
noteOharra:
Bideo hau ikusteko, Silverlight instalatuta izan behar duzu. Silverlight instalatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikus Eskuratu Silverlight .
Nola bideratzen dira mezu guztiak automatikoki beste kontu batera?

  1. Outlook Web App-en saioa hasi ondoren, hautatu Aukerak > Sortu Sarrerako ontziaren arau bat.

  2. Sarrerako ontziaren arauak fitxan, egin klik Berria botoian.

  3. Mezua iristen denean atalean, hautatu Aplikatu mezu guztiei.

  4. Egin honako hau atalean, hautatu Birbideratu mezua honi.

  5. Hautatu mezua bidali nahi diozun helbidea, helbidean klik bikoitza eginez helbide-liburuaren ikuspegian. Birbideratu nahi duzun helbidea azaltzen ez bada, helbide elektronikoa sar dezakezu Nori eremuan.

  6. Egin klik Ados botoian, hautapenak gordetzeko eta arau berriaren leihora itzultzeko.

  7. Egin klik Gorde botoian, araua gorde eta Sarrerako ontziaren arauak fitxara itzultzeko.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Birbideratutako mezuak jatorrizko bidaltzaileak bidali izan balitu bezala azaltzen dira. Birbideratutako mezu bati erantzuten diozunean, erantzuna jatorrizko bidaltzaileari bidaliko zaio.

  • Birbidalitako mezuak, berriz, zuk bidalitako gisa azaltzen dira. Birbidalitako mezu bati erantzuten diozunean, erantzuna mezua birbidali den helbidera bidaliko da, eta ez jatorrizko bidaltzaileari.

  • Zuk bideratutako nahiz birbidalitako mezuen kopia gordeko da zure postontzian. Mezua ezabatzeko ekintza bat gehitzen baduzu, mezua Ezabatutako elementuen karpetara joango da, eta kontuan hartuko da oraindik ere zure postontziaren mugari dagokionez. Postontzi-muga gainditzen baduzu, blokeatuta egongo zara mezu berriak bidali nahiz jasotzeko, eta birbidaltzeko arauek ez dute funtzionatuko postontzi-muga baino txikiagoa den kopuru bat lortzeko behar bezainbeste mezu ezabatu arte.

  • Birbidaltze-arau bat sortzen ari zarenean, birbidaltzeko helbide bat baino gehiago gehitu ditzakezu. Baliteke, ordea, birbidaltze-helbideak mugatuak izatea. Zure kontuko ezarpenen araberakoa izango da hori. Onartutakoak baino helbide gehiago gehitzen badituzu, birbidaltze-arauak ez du funtzionatuko. Helbide bat baino gehiagoko birbidaltze-araua sortzen baduzu, probatu funtzionatzen duela ziurtatzeko.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.