Esportatu postontziaren auditoria-egunkariak

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-11-23

Postontzi-auditoria gaituta dagoenean postontzi batentzat, Microsoft Exchange-k informazioa erregistratzen du postontzi-auditoriaren egunkarian, jabea ez den erabiltzaile batek postontzia atzitzen duen bakoitzean. Egunkari-sarrera bakoitzak informazio hau izaten du: nork atzitu duen postontzia eta noiz, zein ekintza egin dituen jabea ez den erabiltzaileak, eta ekintza ondo burutu den edo ez. Lehenespenez, 90 egunez gordeko dira auditoria-egunkariko postontziko sarrerak. Postontzi-auditoriaren egunkaria erabil dezakezu jabea ez den erabiltzaile batek postontzi bat atzitu duen jakiteko.

Postontzi-auditoriaren egunkariko sarrerak esportatzen dituzunean, Microsoft Exchange-k XML fitxategi batean gordetzen ditu sarrerak, eta, ondoren, zehaztutako hartzaileei bidaltzen zaien posta-mezu bati eransten dio.

Gai honek ondokoa azaltzen du:

Konfiguratu postontzi-auditoriaren erregistroa

Auditoria egin nahi diozun postontzi bakoitzarentzat postontzi-auditoriaren erregistroa gaitu behar duzu, postontzi-auditoriaren egunkariak esportatu eta ikusi ahal izateko. Gainera, Outlook Web App XML eranskinak onartzeko konfiguratu behar duzu.

Gaitu postontzi-auditoriaren erregistroa

Jabe ez direnen postontzi-sarbideari buruzko txostena exekutatu nahi diozun postontzi bakoitzarentzat postontzi-auditoriaren erregistroa gaitu behar duzu. Postontzi-auditoriaren erregistroa ez badago gaituta postontzi batentzat, ez duzu emaitzarik lortuko postontzi-auditoriaren egunkaria esportatzen duzunean.

Postontzi bakar batentzat gaitu nahi baduzu postontzi-auditoriaren erregistroa, exekutatu PowerShell komando hau:

Set-Mailbox <Identity> -AuditEnabled $true

Zure erakundeko postontzi guztientzat gaitu nahi baduzu postontzi-auditoria, exekutatu komando hauek:

$UserMailboxes = Get-mailbox -Filter {(RecipientTypeDetails -eq 'UserMailbox')}
$UserMailboxes | ForEach {Set-Mailbox $_.Identity -AuditEnabled $true}
Konfiguratu Outlook Web App XML eranskinak onartzeko

Postontzi-auditoriaren egunkaria esportatzen duzunean, Microsoft Exchange-k XML auditoria-egunkaria (XML fitxategi bat) eransten dio mezu elektroniko bati. Dena den, Outlook Web App-ek blokeatu egiten ditu XML eranskinak lehenespenez. Horregatik, Outlook Web App XML eranskinak onartzeko konfiguratu behar duzu, esportatutako auditoria-egunkaria atzitu ahal izateko.

Exekutatu komando hau XML eranskinak onartzeko Outlook Web App-en:

Set-OwaMailboxPolicy -Identity OwaMailboxPolicy-Default -AllowedFileTypes '.rpmsg','.xlsx','.xlsm','.xlsb','.tiff','.pptx','.pptm','.ppsx','.ppsm','.docx','.docm','.zip','.xls','.wmv','.wma','.wav','.vsd','.txt','.tif','.rtf','.pub','.ppt','.png','.pdf','.one','.mp3','.jpg','.gif','.doc','.bmp','.avi','.xml'
Esportatu postontzi-auditoriaren egunkaria

  1. Hautatu Kudeatu nire erakundea > Rolak & Auditoria > Auditoria.

  2. Hautatu Esportatu postontzi-auditoriaren egunkaria.

  3. Konfiguratu bilaketa-irizpide hauek sarrerak esportatzeko postontzi-auditoriaren egunkaritik:

    • Hasiera- eta amaiera-datak   Hautatu esportatutako fitxategian sartzeko sarreren data-bitartea.

    • Auditoria-egunkaria bilatzeko postontziak   Hautatu zein postontziren auditoria-egunkariko sarrerak eskuratuko diren.

    • Jabea ez denaren atzipen mota   Hautatu aukera hauetako bat, jabea ez denaren atzipen mota horretako sarrerak eskuratzeko:

      • Jabeak ez diren guztiak   Bilatu erakundeko administratzaileen eta erabiltzaile delegatuen eta Microsoft datu-zentroko administratzaileen atzipena.

      • Kanpoko erabiltzaileak   Bilatu Microsoft datu-zentroko administratzaileen atzipena.

      • Administratzaileak eta erabiltzaile delegatuak   Bilatu erakundeko administratzaileen eta erabiltzaile delegatuen atzipena.

      • Administratzaileak   Bilatu erakundeko administratzaileen atzipena.

    • Hartzaileak   Hautatu zein erabiltzaileri bidaliko zaien postontzi-auditoriaren egunkaria.

  4. Egin klik Esportatu botoian.

    Microsoft Exchange-k zure bilaketa-irizpideekin bat datozen postontzi-auditoriaren egunkariko sarrerak eskuratzen ditu, SearchResult.xml izeneko fitxategi batean gordetzen ditu, eta ondoren XML fitxategia zuk zehaztutako erabiltzaileei bidaltzen zaien mezu elektroniko bati eransten die.

  5. Egin klik Esportatu botoian.

    Microsoft Exchange-k zure bilaketa-irizpideekin bat datozen administratzaile-auditoriaren egunkariko sarrerak eskuratzen ditu, SearchResult.xml izeneko fitxategi batean gordetzen ditu, eta ondoren XML fitxategia zuk zehaztutako erabiltzaileei bidaltzen zaien mezu elektroniko bati eransten die.

Oharra Exchange kontrol-paneleko edozein auditoria-txosten atzitzeko eta exekutatzeko, beharrezko baimenak esleituta izan behar ditu erabiltzaileak. Informazio gehiago lortzeko, ikusof Erabili Auditoria-txostenak Exchange online-n-eko "Eman auditoria-txostenetarako sarbidea erabiltzaileei" atala.

Ikusi postontzi-auditoriaren egunkaria

SearchResult.xml fitxategia irekitzeko edo gordetzeko:

  1. Hasi saioa postontzi-auditoriaren egunkaria bidalitako postontzian.

  2. Sarrerako ontzian, ireki Microsoft Exchange-k bidalitako XML eranskina daukan mezua. Kontuan izan mezu elektronikoaren gorputzean bilaketa-irizpideak agertuko direla.

  3. Klik egin eranskinean, eta hautatu XML fitxategia irekitzea edo gordetzea.

Postontzi-auditoriaren egunkariko sarrerak

SearchResult.xml fitxategian agertzen den postontzi-auditoriaren egunkariko sarrera bat erakusten du adibide honek. Sarrera bakoitzaren aurretik <Event> XML agertzen da, eta </Event> XML etiketarekin amaitzen da. Sarrera honek erakusten duenez, "Notification of litigation hold" gaia duen mezua betiko borratu zuen administratzaileak tamaraj-ren postontziko Elementu berreskuragarrien karpetatik 2010eko martxoaren 30ean.

<Event MailboxGuid="6d4fbdae-e3ae-4530-8d0b-f62a14687939" 
  Owner="PPLNSL-dom\tamaraj50001-1363917750" 
  LastAccessed="2010-04-30T11:01:55.140625-07:00" 
  Operation="HardDelete" 
  OperationResult="Succeeded" 
  LogonType="Admin"
 FolderId="0000000073098C3277988F4CB882F5B82EBF64610100A7C317F68C24304BBD18ABE1F185E79B00000026BD4F0000"
  FolderPathName="\Recoverable Items\Deletions"
  ClientInfoString="Client=OWA;Action=ViaProxy" 
  ClientIPAddress="10.196.241.168" 
  InternalLogonType="Owner"
  MailboxOwnerUPN=tamaraj@contoso.com
  MailboxOwnerSid="S-1-5-21-290112810-296651436-1966561949-1151" 
  CrossMailboxOperation="false" 
  LogonUserDN="Administrator"
  LogonUserSid="S-1-5-21-290112810-296651436-1966561949-1149">
  <SourceItems>
   <ItemId="0000000073098C3277988F4CB882F5B82EBF64610700A7C317F68C24304BBD18ABE1F185E79B00000026BD4F0000A7C317F68C24304BBD18ABE1F185E79B00000026BD540"
    Subject="Notification of litigation hold"
    FolderPathName="\Recoverable Items\Deletions" /> 
  </SourceItems>
</Event>
Postontzi-auditoriaren egunkariko eremu erabilgarriak

Ikusi eremu hauek. Postontzi baten jabea ez den erabiltzailearen atzipenaren instantzia bakoitzari buruzko informazio espezifikoa identifikatzen lagun diezazukete eremu hauek.

 

Eremua Azalpena

Owner

Jabea ez den erabiltzaileak atzitutako postontziaren jabea.

LastAccessed

Postontzia atzitutako data eta ordua.

Operation

Jabea ez den erabiltzaileak egindako ekintza. Informazio gehiago lortzeko, ikus "Zer erregistratzen da postontzi-auditoriaren egunkarian?" atala hemen: Exekutatu jabe ez direnen postontzi-sarbideari buruzko txostena

OperationResult

Jabea ez den erabiltzaileak egindako ekintza ondo burutu den edo ez.

LogonType

Jabea ez den erabiltzailearen atzipenaren mota. Administratzailea, delegatua edo kanpokoa izan daiteke.

FolderPathName

Jabea ez den erabiltzaileak eragindako mezuaren karpetaren izena.

ClientInfoString

Jabea ez den erabiltzaileak postontzia atzitzeko erabilitako posta-bezeroari buruzko informazioa.

ClientIPAddress

Jabea ez den erabiltzaileak postontzia atzitzeko erabilitako ordenagailuaren IP helbidea.

InternalLogonType

Jabea ez den erabiltzaileak postontzi hau atzitzeko erabilitako kontuaren saio-hasiera mota.

MailboxOwnerUPN

Postontzi-jabearen helbide elektronikoa.

LogonUserDN

Jabea ez den erabiltzailearen bistaratzeko izena.

Subject

Jabea ez den erabiltzaileak eragindako mezu elektronikoaren gaiaren lerroa.

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.