Adostasun-eginbideak Exchange Online-n

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-12-19

Exchange Online-ko mezularitza-adostasuneko eginbideak zure erakundeari legeak, araudiak eta erakunde-arauak betetzen lagunduko diote, hainbat alderditan:

  • Gordetzea   Mezuak ezabatzea eragozten du, datu-atxikitzearen eskakizunak edo legezko eskakizunak betetzeko.

  • Aurkikuntza   Bilatu lege-kasu edo autoritate erregulatzaileen eskaera espezifikoekin lotutako elementu esanguratsuak

  • Kontrola   Kontrolatu mezu-fluxua eta inplementatu ekintza-arauak mezu-edukian edo mezuaren bidaltzailean eta hartzailean oinarrituta.

  • Babesa   Enkriptatu edukia, eta behartu postaren erabilerari aplikatu beharreko gidalerroak.

Ikus dezagun gertutik:

Adostasun-eginbideak Exchange Online-n

  • Mezularitzako erregistroen kudeaketa (MRM)   MRMk lagunduko dio zure erakundeari mezu elektronikoak nahiz bestelako mezularitza-edukia behin betiko ezabatzea eragozten, erabiltzaileak edo mezularitza-gidalerroek ezabatu badituzte ere, konpainiaren gidalerroei, gobernuaren araudiari edo legezko betebeharrei erantzunez. MRMk, era berean, aukera emango dizu automatikoki kentzeko mezu zaharretako edukia, legezko baliorik edo konpainiarako baliorik ez badute. MRMk atxikitzeko gidalerroak eta atxikitze-etiketak erabiltzen ditu kontrolatzeko zenbat denboran gordeko diren elementuak erabiltzaileen postontzietan, eta definitzeko zer egin denbora jakin bat baino gehiagoko elementuekin.

    Ikus Konfiguratu eta kudeatu Atxikitzeko gidalerroak Exchange Online-n.

  • Aurkikuntza   Aurkikuntzak Hainbat postontzitako bilaketa baliatzen du, hau da, GUIn oinarritutako tresna bat, lege-profesionalei eta giza baliabideetako profesionalei nahiz bestelako aurkikuntza-kudeatzaileei aukera emateko lehenengo mailako eta artxibo-postontzietan irizpide jakin batzuk betetzen dituzten mezuak bilatzeko. Aurkikuntza-bilaketek administrazio-baimen osorik behar ez dutenez, postontziak bilatzeko beharrezko baimenak eslei diezazkiekezu erabiltzaile arruntei, eta pertsona batek bila ditzakeen postontzien esparrua muga dezakezu. Hainbat postontzitako bilaketen emaitzak .PST fitxategi batera inprima edo esporta daitezke Microsoft Outlook-ekin.

    Ikus Hainbat postontzitako bilaketak.

  • Artxibo pertsonala   Artxibo-postontzi bat, artxibo pertsonala izenekoa, sortu dezakezu, hodeian oinarritutako erabiltzaile baten postontzi nagusirako. Artxibo-postontzia erabiltzen da mezularitza-datu historikoak gordetzeko, mezuak haien postontzi nagusitik haien artxibo-postontzira eramateko edo kopiatzeko. Administratzaileek eta erabiltzaileek denbora jakin bat duten mezuak artxibo-postontzira automatikoki eramateko erabil ditzakete MRM eginbideak. Erabiltzailearen artxibo-postontziko elementuak indexatuta daudenez, artxibo-postontziak ere sartzen dira hainbat postontzitako bilaketetan.

    Ikus Gaitu artxibo-postontzi bat.

  • Auzi-atxikipena   Auzi-atxikipena, edo lege-atxikipena, ezar dezakezu postontzi batean, mezu elektronikoak nahiz bestelako posta-elementuak tarte luze batez gordetzeko. Horrez gain, auzi-atxikipenak elementuak betiko ezabatzea eragozten du. Erabiltzaile-postontzi bat auzi-atxikipenean jartzen denean, bere postontziko elementuak betiko ezaba ditzake erabiltzaileak, baina elementuak Microsoft datu-zentroko zerbitzarietan gordeko dira denbora mugagabean. Auzi-atxikipenak aldatu diren elementuen bertsio-historia ere gordeko du.

    Ikus Jarri postontzi bat auzi-atxikipenean.

  • Informazio-eskubideen kudeaketa (IRM)   IRMk mezu elektronikoen eta onartutako eranskinen lineako eta lineaz kanpoko babesa eskaintzen du. Erabiltzaileek Outlook edo Outlook Web App-en aplika dezakete IRM babesa, eta administratzaileek garraio-arauak edo Outlook babesteko arauak erabiliz aplika dezakete. IRMk administratzaileei eta erabiltzaileei laguntzen die, mezuetako datu konfidentzialak nork atzi, birbidal, inprima nahiz kopia ditzakeen kontrolatzeko. Kontuan hartu IRMk eskatzen duela zuk edukitzea Active Directory Eskubideen Kudeaketa Zerbitzuen (AD RMS) zerbitzari bat zure erakunde lokalean inplementatuta.

    Ikus Konfiguratu eta kudeatu Informazio Eskubideen Kudeaketa Exchange Online-n.

    Oharra   Outlook Web App-en onartzen eta blokeatzen diren fitxategi-eranskinen moten zerrenda lortzeko, ikus “Fitxategien eta eranskinen ezarpenak” atala, hemen: Outlook Web App postontzi-gidalerroak | Ezarpen erabilgarriak.

  • Garraio-arauak eta garraio-babeseko arauak   Garraio-arauek aukera ematen dizute mezu-fluxua kontrolatzeko eta mezularitza-gidalerroak mezuetan aplikatzeko, bai zure erakundetik eta zure erakundera nahiz erakunde barruan bidalitako mezuetan. Garraio-arauak erabiliz gero, administratzaileek mezu-atributu espezifikoak edo baldintzak defini ditzakete, eta atributu horiek dituen mezu orori aplikatu nahi dizkioten ekintzak zehaztu. Adibidez, garraio-arauak erabil ditzakezu zure erakundetik kanpoko norbaitek bidalitako mezuetan erantzukizun-ukatzea gehitzeko edo talde edo erabiltzaile jakin batzuen arteko posta-komunikazioa eragozteko.

    Garraio-babeseko arauek aukera ematen dizute garraio-arauak erabiltzeko mezuak IRMrekin babesteko, AD RMS eskubideen gidalerro-txantiloia aplikatuz.

    Ikus Erakunde osoko arauak.

    Microsoft Live@edu   Live@edu-rako Outlook Live-k gainbegiraketa-lerroak ere hornitzen ditu, ikastetxeei erakundeko erabiltzaileei nork bidal diezazkiekeen mezuak eta haiek nori bidal diezazkioketen mezuak kontrolatzen laguntzeko. Ikus Gainbegiraketa-gidalerroak.

  • Egunkaritzea   Egunkaritzeak laguntza eskain diezaioke zure erakundeari legeak, araudiak eta erakunde-arauak betetzeko, sarrerako eta irteerako posta-komunikazioak gordez. Egunkari-arauak erabiltzen dira hartzaile jakin batzuei nahiz haiek bidalitako mezuak erregistratzeko edo egunkarian sartzeko. Mezu batek egunkari-arauan zuk definitutako irizpideak betetzen dituenean, jatorrizko mezua daukan egunkari-txostena sortuko da, eta egunkaritze-postontzi batera bidaliko da.

    Ikus Egunkari-arauak.

  • Auditoria-erregistroa   Auditoria-txostenak GUIn oinarritutako tresna bat dira, eta laguntza eskaintzen diote zure erakundeari erabiltzaile-postontzi bateko baimenik gabeko sarbideari jarraipena egiteko, auzi-atxikipenean dauden postontziak identifikatzeko, eta administratzaile-rolen taldeetan egindako edozein aldaketa identifikatzeko. Gainera, administratzaile batek egindako edozein ekintza identifikatzen duen administratzaile-auditoriaren egunkaria esporta dezakezu.

    Ikus Erabili Auditoria-txostenak Exchange online-n.

Itzuli hasierara

Exchange Online-k onartutako adostasun-agertoki arruntak

Ikus ditzagun Exchange Online-n onartzen diren adostasun-agertoki arruntenak.

 

Gorde erabiltzaile bakoitzaren mezularitza-datu historikoak

Gorde mezuetako datuak, eta kendu gordetzeko epea iraungitzean

Bildu, prozesatu eta berrikusi auziarentzat esanguratsuak diren mezularitza-datuak

Eragotzi auzian zehar postontzi-elementuak kentzea edo aldatzea

Onartu lege-lantalde bateko kideek auzi-atxikipena gaitzea eta desgaitzea

Onartu lege-lantaldeko kideek postontzi-bilaketak egitea

Sortu aurkikuntza-postontzi bat legezko kasu jakin baterako

Eragotzi sail, lege-lantalde edo ikastetxe desberdinetako kideen arteko posta-komunikazioa

Aplikatu etengabeko babesa erakundetik kanpora bidalitako mezuei

Gehitu erantzukizun-ukatzea zure erakundeko erabiltzaileek bidalitako mezuetan

Bildu zure erakundetik kanpora bidalitako mezu kopurua

Zehaztu postontzi bat postontziaren jabea ez den beste norbaitek atzitu duen

Gorde erabiltzaile bakoitzaren mezularitza-datu historikoak

Zure erakundean artxibo-estrategia bat inplementatzeko eta kudeatzeko, artxibo-postontzi bat gaitu dezakezu erabiltzaile bakoitzarentzat. Horrek datu historikoak kudeatzeko artxibo bakar eta bateratua hornitzen die administratzaileei eta erabiltzaileei. MRM teknologiak automatikoki eramaten ditu elementuak erabiltzaile baten artxibo-postontzira, eta Hainbat postontzitako bilaketak artxibo-postontzietan bilatzen ditu bilaketa-irizpideekin bat datozen artxibo-postontziak. Ikus Gaitu artxibo-postontzi bat.

Gorde mezuetako datuak, eta kendu gordetzeko epea iraungitzean

Erakundeei enpresari, legeari nahiz araudiari dagozkion eskakizunak betetzen laguntzeko, atxikitze-gidalerro lehenetsi bat aplikatzen zaie Exchange Online postontzi guztiei. Atxikitze-gidalerro horrek atxikitzeko ezarpenak aplikatzen dizkio posta-karpeta lehenetsi hauei erabiltzaile-postontzi batean:

  • Ezabatutako elementuak   Ezabatutako elementuen karpetako mezuei aplikatzen zaie. Erabiltzaileak mezua ezabatu eta hogeita hamar egunera, mezua betiko ezabatuko da, eta Elementu berreskuragarrien karpetara eramango da, dumpster izenekora. Erabiltzaileak Elementu berreskuragarrien karpetako elementuak berreskura ditzake, 'Berreskuratu ezabatutako elementuak' eginbidea erabiliz Outlook-en edo Outlook Web App-en.

  • Mezu baztergarriak   Mezu baztergarrien karpetako mezuei aplikatzen zaie. Mezu baztergarri bat erabiltzailearen Mezu baztergarrien karpetara eraman edo bidali eta hogeita hamar egunetara, mezua betiko ezabatuko da, eta Elementu berreskuragarrien karpetara eramango da.

  • Elementu berreskuragarriak   Elementu berreskuragarriak karpetako mezuei aplikatzen zaie. Mezu bat Elementu berreskuragarriak karpetara eraman eta hamalau egunera, erabiltzailearen artxibo-postontziko Elementu berreskuragarrien karpetara eramango da. Puntu honetan, administratzaile batek bakarrik berreskura lezake elementua, elementu bakar baten berreskuratzea erabiliz Exchange Online-n. Erabiltzaileak ez badu artxibo-postontzirik, ez da ekintzarik egingo, eta elementuak erabiltzailearen lehen mailako postontziko Elementu berreskuragarrien karpetan jarraituko du.

    Oharra   Erabiltzaileek Elementu berreskuragarrien karpetako elementuak kendu edo betiko ezabatu ahal izango dituzte, 'Berreskuratu ezabatutako elementuak' eginbidea erabiliz Outlook-en edo Outlook Web App-en. Elementu bakar baten berreskuratzeak 14 egun gehiago gordeko ditu betiko ezabatutako elementuak; 14 egun horien ondoren, MRMk erabiltzailearen artxibo-postontziko Elementu berreskuragarrien karpetara eramango ditu betiko ezabatutako elementuak.

Atxikitzeko ezarpen hauek eragiten ez dien erabiltzailearen postontziko beste elementu guztiak erabiltzailearen artxibo-postontzira eramango dira 2 urteren ondoren. Exchange Online-k atxikitze-etiketa pertsonal lehenetsiak ere hornitzen ditu, erabiltzaileek beren postontzietako karpeta nahiz elementu indibidualei aplika diezazkieten. Ikus ondokoa:

Bildu, prozesatu eta berrikusi auziarentzat esanguratsuak diren mezularitza-datuak

Lege-aurkikuntzako eskaerak betetzeko, Erakundeek Exchange Online-ren aurkikuntza-eginbideak erabil ditzakete legezko kasu batean esanguratsuak izan daitezkeen mezu elektronikoak biltzeko, prozesatzeko eta berrikusteko. Ikus ondokoa:

Oharra   Zure erakundeak inplementazio hibrido bat egin behar du, postontziak bai erakunde lokalean eta bai hodeian oinarritutako erakundean egiteko. Informazio gehiago lortzeko, ikus Exchange inplementazio hibridoa eta migrazioa Office 365 aplikazioarekin.

Exchange Online-k onartutako adostasun-agertoki arruntak

Eragotzi auzian zehar postontzi-elementuak kentzea edo aldatzea

Erakunde bati auzi-atxikipenean dagoela jakinarazten bazaio, datu esanguratsuak gorde beharko ditu, mezu elektronikoak, adibidez, froga gisa erabili beharko baitira agian. Lege-kasu batekin lotutako mezuak gordetzeko, postontziak auzi-atxikipenean jar daitezke. Orduan, eskaera judizialen zati gisa, kasuan esanguratsuak izan daitezkeen elementuak auzi-atxikipenean dagoen postontzi batean bila daitezke. Auzi-atxikipena gaituta dagoenean, erabiltzailearen artxibo-postontziari ere aplikatzen zaio. Ikus ondokoa:

Onartu lege-lantalde bateko kideek auzi-atxikipena gaitzea eta desgaitzea

Zure lege-lantaldeko kideei edo baimendutako beste langileei beharrezko baimenak eslei diezaiekezu, Exchange kontrol-panela erabil dezaten postontzi bat auzi-atxikipenean jartzeko. Ikus Jarri postontzi bat auzi-atxikipenean.

Onartu lege-lantaldeko kideek postontzi-bilaketak egitea

Beharrezko baimenak eman diezazkiokezu lege-lantalde bati, Exchange Online-ko aurkikuntza-eginbideak erabili ahal izan ditzan. Honek aukera ematen die abokatuei, lege-lantaldeko kideei eta aurkikuntza-kudeatzaileei Exchange kontrol-panela erabiltzeko hainbat postontzitako bilaketak egiteko. Ikus Eman sarbidea erabiltzaileei Hainbat postontzitako bilaketarako.

Sortu aurkikuntza-postontzi bat legezko kasu jakin baterako

Aurkikuntzaren bilaketa-emaitzak aurkikuntza-postontzi batean kopiatuko dira. Aurkikuntzako bilaketa-postontzi lehenetsi bat sortzen da Exchange Online erakunde bakoitzeko. Nolanahi ere, administratzaileek aurkikuntzako bilaketa-postontzi gehiago sor ditzakete, bakoitza 50 GBko kuota lehenetsiarekin, lege-kasu edo lege-lantalde espezifikoentzat. Administratzaileek baimenak eslei diezazkiekete orduan aurkikuntza-kudeatzaileei, aurkikuntza-postontzian sartu ahal izateko. Ikus ondokoa:

Eragotzi sail, lege-lantalde edo ikastetxe desberdinetako kideen arteko posta-komunikazioa

Baliteke zure erakundeak eragotzi behar izatea hainbat sailetako, lege-lantaldetako edo ikastetxetako kideek informazio konfidentziala partekatzeko gaitasuna daukatenean sor daitezkeen interes-gatazkak. Hori konpontzeko, erakundeek eragotz dezakete hainbat erabiltzaile-taldek mezuak trukatzea. Mota horretako murriztapenari horma etiko ere esaten zaio batzuetan. Hona hemen adibide batzuk:

  • Bezeroen konfidentzialtasuna mantendu behar duten abokatu-bulegoek posta-fluxua murriztu behar diete lege-kasu espezifiko batzuetan lanean ari diren langileei.

  • Inbertsio-erakundeetan, merkatu-ikertzaileek bitartekari batengan eragina izan dezakeen informazio konfidentziala izan dezaketenez, baldintza erregulatzaileek maiz adierazten dute bi talde horiei eragotzi behar zaiela inola komunikatzea.

  • Hainbat ikastetxetako ikasleek ikastetxeko kontuak mezuak trukatzea eragotzi nahi duten ikastetxe-barrutiak.

Ikus Erabili arauak talde jakin batzuen arteko posta-fluxua eragozteko.

Exchange Online-k onartutako adostasun-agertoki arruntak

Aplikatu etengabeko babesa erakundetik kanpora bidalitako mezuei

Zure erakundeko erabiltzaileek informazio finantzarioa, legala edo konfidentziala duten mezuak bidali behar badizkiete zure erakundetik kanpoko hartzaileei, eskubideen kudeaketa zerbitzuetako (RMS) txantiloia aplikatzen duten garraio-babeserako arauak sor ditzakezu, mezu elektronikoetako edukia babesteko. RMS txantiloian zehazten dituzun ezarpenen arabera, eragozten zaie hartzaileei hainbat ekintza egitea: IRM bidez babestutako mezuak birbidaltzea, kopiatzea edo inprimatzea, esate baterako. Era berean, garraio-arauak erabil ditzakezu RMS txantiloiak aplikatzeko banaketa-talde baten kideei edo sail jakin bateko kideei bidalitako mezuetan. Ikus ondokoa:

Gehitu erantzukizun-ukatzea zure erakundeko erabiltzaileek bidalitako mezuetan

Garraio-arauak erabil ditzakezu testua automatikoki gehitzeko, erantzukizun-ukatzea delakoa, mezu elektronikoetan. Erantzukizun-ukatzeak normalean erabiltzen dira lege-informazioa edo adostasun-informazioa hornitzeko, edo erakundeak erabakitako beste arrazoi batzuengatik. Ikus Gehitu erantzukizun-ukatzeak mezuei.

Bildu zure erakundetik kanpora bidalitako mezu kopurua

Araudi-eskakizunak betetzeko, zure erakundeak kanpoko erabiltzaileei bidalitako mezu guztiak bildu beharko ditu agian. Kasu horretan, egunkari-arau bat sor dezakezu, erakundetik kanpora bidalitako mezu bakoitzeko egunkari-txosten bat sortzeko. Era berean, egunkari-arauak sor ditzakezu, banaketa-talde bateko kide jakin batzuei bidalitako edo haiek bidalitako mezuetarako. Ikus Sortu egunkari-arauak.

Zehaztu postontzi bat postontziaren jabea ez den beste norbaitek atzitu duen

Modu lehenetsian, postontzi-jabea bakarrik sar daiteke bere postontzian, baina beste erabiltzaile batzuei ere eslei dakizkieke postontzian sartzeko baimenak, delegatuei eta administratzaileei, esate baterako. Legezko, giza baliabideetako edo informazioaren teknologietako arrazoiak badituzu postontzi bat postontziaren jabea ez den beste norbaitek atzitu edo manipulatu duela susmarazteko, jabe ez direnen postontzi-sarbideari buruzko txostena exekuta dezakezu. Ikus Exekutatu jabe ez direnen postontzi-sarbideari buruzko txostena.

Exchange Online-k onartutako adostasun-agertoki arruntak

Adostasun-eginbideen erabilgarritasuna

Erabili ondoko taula Exchange Online-n Microsoft Office 365-rako eta Microsoft Live@edu-rako erabilgarri dauden adostasun-eginbideak.

 

Adostasun-eginbidea Office 365 profesionalentzako eta enpresa txikientzako Office 365 enpresentzako Live@edu

Artxibo pertsonala

Bai (25 GBko tamaina konbinatua guztira lehen mailako eta artxibo-postontzietarako)

Bai (25 GBko tamaina konbinatua guztira lehen mailako eta artxibo-postontzietarako); 100 GBko kuota lehenetsia Exchange Online (Plan 2) harpidetzarako edo berriagorako

Ez

Mezularitzako erregistroen kudeaketa

Bai

Bai

Bai

Auzi-atxikipena

Ez

Bai; Exchange Online (Plan 2) harpidetza edo berriagoa behar du

Ez

Hainbat postontzitako bilaketa

Ez

Bai

Bai

Informazio-eskubideen kudeaketa

Ez

Bai

Ez

Garraio-arauak

Ez

Bai

Bai

Egunkaritzea

Ez

Bai

Bai

Auditoria-erregistroa

Bai

Bai

Bai

Itzuli hasierara

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.