Solasaldiei buruzko informazioa

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2009-09-14

Lehenespenez, Outlook Web App-ek Solasaldiaren ikuspegia erabiltzen du posta-karpeta guztietan Irakurtzeko panela aktibatuta dagoenean. Solasaldiaren ikuspegiak ikuspegi bakar batean erakusten du solasaldiko mezu bakoitza.

Nola erabiltzen da Solasaldiaren ikuspegia?

Solasaldiaren ikuspegiak solasaldiko mezu guztiak erakusten ditu, diren karpetakoak direla. Adibidez, Sarrerako ontziko mezu bati erantzun badiozu, jatorrizko mezua eta Solasaldiaren ikuspegiko erantzuna, biak ikusiko dituzu.

Zerrenda-ikuspegian, erabili solasaldiaren ondoko gezia solasaldia zabaltzeko edo tolesteko. Zerrenda-ikuspegiak hauek erakutsiko ditu:

  • Gaia solasaldiaren goialdean.

  • Mezu bakoitzaren bidaltzailea.

  • Mezua jasotako ordua, uneko karpetan gordeta badago.

  • Mezua dagoen karpeta, uneko karpetan gordeta ez badago.

  • Mezuak solasaldiko gainerako mezuekin duen erlazioa, marra bertikalekin eta puntuekin adierazita.

Solasaldiko edozein mezutan egin dezakezu klik mezua Irakurtzeko panelean ikusteko.

Irakurtzeko-panelean, mezuaren ondoko gezia erabil dezakezu mezua zabaltzeko edo tolesteko. Irakurtzeko panelak hauek erakutsiko ditu:

  • Gaia Irakurtzeko panelaren goialdean.

  • Mezu bakoitzaren bidaltzailea.

  • Mezu bakoitza noiz jaso den.

Irakurtzeko panelean mezu bat zabaltzen duzunean, honako hau ere ikusiko duzu:

  • Zein mezuren erantzuna den (mezuren baten erantzuna bada).

  • Mezua dagoen karpeta bidaltzailearen izenaren azpian, mezua ez badago uneko karpetan gordeta.

  • Bidaltzaileen eta hartzaileen istanteko mezularitzarako erabilgarritasuna, izenaren ondoko puntu koloreztatu batez adierazita. Egin klik puntuan, egin ditzakezun ekintzen zerrenda ikusteko.

  • Ekintzak menua. Egin klik Ekintzak aukeran, mezuarekin egin ditzakezun ekintzen zerrenda ikusteko.

  • Mezuak solasaldiko gainerako mezuekin duen erlazioa, marra bertikalekin eta puntuekin adierazita.

Nola erantzuten zaio mezu bati Solasaldiaren ikuspegian?

Solasaldiaren ikuspegiko mezu batean klik egiten duzunean, mezurik berriena nabarmenduko da. Erantzun erantzun, Erantzun guztiei edo Birbidali birbidali aukeran klik egiten baduzu, mezu horri erantzungo diozu edo mezu hori birbidaliko duzu.

Solasaldiko beste mezu bat erantzuteko edo beste mezu bat birbidaltzeko, hautatu mezua nabarmentzeko, eta ondoren egin klik Erantzun erantzun, Erantzun guztiei edo Birbidali birbidali aukeran. Zerrenda-ikuspegian edo Irakurtzeko panelean hauta dezakezu mezua.

Mezu bateko Ekintzak atalean ere klik egin dezakezu mezuarekin egin ditzakezun ekintzak ikusteko, erantzutea barne.

Nola aktibatzen eta desaktibatzen da Solasaldiaren ikuspegia?

Zerrenda-ikuspegian, egin klik Antolatu honen arabera botoian, eta ondoren hautatu Solasaldia aukeraren ondoko kontrol-laukia, Solasaldiaren ikuspegia aktibatzeko (hautatuta) edo desaktibatzeko (desautatuta).

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Solasaldi osoa ezaba dezakezu, edo solasaldiaren zati batzuk bakarrik. Ez ikusi ere egin diezaiokezu solasaldiari. Informazio gehiago lortzeko, ikus Ezabatu mezua.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.