Konfiguratu posta elektronikoa Android G1 batean

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2012-02-16

Posta elektronikoa Android telefono mugikor bateko Exchange kontua erabiliz konfigura dezakezu. Beste telefono bat badaukazu, ikus Telefono mugikorraren eginbideak. Urrats hauek jarraituta gailua konektatzeko arazoak izaten jarraitzen badituzu, ikus "Zer gehiago jakin behar dut?" Laguntza-gai honen amaieran.

Nola konfigura dezaket Exchange ActiveSync Android telefono mugikor batean?

  1. Aplikazioak menuan, hautatu Posta elektronikoa. Aplikazio horrek Posta izena izan dezake Android-en zenbait bertsiotan.

  2. Idatzi zure helbide osoa (adibidez, andoni@contoso.com) eta pasahitza eta, ondoren, aukeratu Hurrengoa.

  3. Hautatu Exchange kontua. Aukera horrek Exchange ActiveSync izena izan dezake Android-en zenbait bertsiotan.

  4. Idatzi kontuaren informazioa eta hautatu Hurrengoa.

    • Domeinua\Erabiltzaile-izena   Idatzi helbide osoa koadroan. Domeinua eta Erabiltzaile-izena testu-koadro desberdinetan badude zure Android bertsioan, utzi Domeinua koadroa hutsik eta idatzi helbide osoa Erabiltzaile-izena koadroan.

      noteOharra:
      Android-en zenbait bertsiotan, domeinua\erabiltzaile-izena formatua erabili behar duzu. Adibidez, zure helbidea andoni@contoso.com bada, idatzi contoso.com\andoni@contoso.com. Zure erabiltzaile-izena helbide osoa da.
    • Pasahitza   Erabili kontura sartzeko erabiltzen duzun pasahitza.

    • Exchange zerbitzaria   Erabili Exchange zerbitzariaren helbidea. Helbide hori bilatzeko, ikus gai honetan aurrera dagoen "Zerbitzariaren izena bilatzea" atala.

  5. Telefonoak zerbitzariaren ezarpenak egiaztatzen dituenean, Kontuaren aukerak pantaila bistaratuko da. Erabilgarri dauden aukerak zure gailuko Android bertsioaren araberakoak izango dira. Baliteke aukera hauek izatea:

    • Posta elektronikoa begiratzeko maiztasuna   Balio lehenetsia Automatikoa (push) da. Aukera hori hautatzen duzunean, iritsi ahala bidaliko dira telefonora mezuak. Datu-plan mugagabea baduzu soilik gomendatzen dugu aukera hau hautatzea.

    • Sinkronizatzeko kopurua   Telefono mugikorrean gorde nahi dituzun mezuen kopurua. Hainbat luzera-aukera aukera ditzakezu, hala nola, Egun bat, Hiru egun edo Astebete.

    • Jakinarazi nazazu mezua iristen denean   Aukera hori hautatuz gero, telefono mugikorrak mezu elektroniko bat jasotzen duzunean jakinaraziko dizu.

    • Sinkronizatu kontu honetako kontaktuak   Aukera hori hautatuz gero, telefonoko eta kontuko kontaktuak sinkronizatuko dira.

  6. Aukeratu Hurrengoa eta idatzi kontuarentzako izen bat eta besteei mezuak bidaltzen dituzunean pantailan bistaratzea nahi duzun izena. Aukeratu Eginda posta konfiguratzen amaitu eta kontua erabiltzen hasteko.

    tipArgibidea:
    Baliteke hamar-hamabost minutu itxaron behar izatea kontua konfiguratu ostean, mezuak bidali edo jaso aurretik.
Zerbitzari-izena bilatzea

Zure zerbitzari-izena zehazteko, erabili urrats hauek:

  1. Hasi saioa zure kontuan Outlook Web App erabiliz.

  2. Outlook Web App-eko tresna-barran, egin klik Aukerak > Honi buruz botoian.

  3. Honi buruz orrian, Kanpoko POP ezarpenak lerroaren azpian, erabili Zerbitzari-izena balioa zerbitzariaren izena zehazten laguntzeko:

    • Kanpo POP ezarpenak > Zerbitzari-izena balioak erakundearen izena barne baldin badu, adibidez, pop.contoso.com, zure zerbitzari-izena Outlook Web App zerbitzari-izenaren bera izango da, baina /owa gabe. Adibidez, Outlook Web App-en sartzeko erabiltzen duzun helbidea https://mail.contoso.com/owa bada, Exchange ActiveSync zerbitzariaren izena mail.contoso.com da.

    • Kanpoko POP ezarpenak > zerbitzari-izena balioak podxxxxx.outlook.com formatua badu, zure Exchange ActiveSync zerbitzari-izena m.outlook.com da. Zenbait kasutan, Android gailu mugikorrek konexio arazoak izan ditzakete m.outlook.com zerbitzari-izen gisa erabiliz gero. Konektatzeko arazoak badituzu, joan Ostalariaren izena lerrora Honi buruz orrian. Erabili zure gailuaren Exchange ActiveSync zerbitzari-izenarentzako Ostalariaren izena aukeran dagoen balioa.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Zure posta-kontua erregistratzea eskatzen duen motakoa bada,Outlook Web App-en saioa hasten duzun lehen aldian erregistratu behar duzu.. Baliteke zure kontua telefono mugikor baten bidez konektatzeak huts egitea, ez baduzu kontua Outlook Web App bidez erregistratu. Kontuan saioa hasi ondoren, itxi saioa. Ondoren, saiatu telefono mugikorra erabiliz konektatzen. Outlook Web App erabiliz zure kontuan saioa hasteko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz. Saioa hasteko arazorik izanez gero, ikus Ohiko galderak: Saio-hasieraren eta pasahitzen arazoak jarri harremanetan posta-kontua kudeatzen duen pertsonarekin.

  • Ostalari-izena Exchange zerbitzari-izen gisa erabiltzen duzunean posta-kontuaren ezarpenetan, ezarpen hori alda daitekeela kontuan izan behar duzu. Adibidez, zure postontziarentzako Ostalariaren izena aldatu egingo da erabiltzailearen postontzia beste zerbitzari batera mugitzen bada edo aldi baterako mugitzen bada zerbitzaria bertsio-berritu artean.

  • Informatikako profesional bat eod postaren administratzailea bazara, irakurri Exchange ActiveSync bezeroaren konektibitatea Office 365-en blogeko oharra izan ditzakezun konektibitate-arazoei buruzko informazio xehatua eskuratzeko.

    noteOharra:
    Blog bakoitzaren edukia eta URLa aldez aurretik jakinarazi gabe alda daitezke. Blog bakoitzeko edukia jatorrian zegoen bezala ematen da, inolako berme eta eskubiderik gabe. Eskainitako script-adibideak edo kodea hemen zehaztutako baldintzen arabera erabili behar dira: Microsoft-en erabiltzeko baldintzak.
 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.