Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Live@edu
Gaiaren azken aldaketa: 2011-12-16
Arazoak badituzu hodeian oinarritutako zure erakundeko posta-fluxuarekin edo arazoak badituzu hodeian oinarritutako postontzi bat irekitzean Outlook erabiliz, Microsoft Exchange Remote Connectivity Analyzer (ExRCA) erabil dezakezu zure domeinua probatzeko. Edo, bestela, Nslookup komando-lerroko utilitatea erabil dezakezu zure domeinuaren DNS erregistroak ikusteko.
Erabili https://www.testexchangeconnectivity.com webguneko probak zure domeinuaren arazo hauek konpontzeko:
Oharra ExRCAk hainbat proba eskaintzen dizkizu zure domeinuan egiteko. Dena den, proba batzuk Microsoft Exchange erakunde lokaletarako bakarrik dira.
Sarrerako posta-fluxua probatzeko ExRCA erabiliz, Internet Email Tests (Interneteko posta elektronikoaren probak) atalean, hautatu Inbound SMTP Email (Sarrerako SMTP posta elektronikoa). Proba honek domeinurako erabilgarri dauden MX erregistro guztiak eskuratzen ditu, eta ondoko probak egiten ditu MX erregistro bakoitzean:
-
Saiatzen da ebazten MX erregistroan zehaztutako ostalari-izena IP helbide batera.
-
TCP 25 atakako konektagarritasuna probatzen du, MX erregistroan zehaztutako ostalari-izenarekin. SMTPk TCP 25 ataka erabiltzen du.
-
Honek probarako posta-mezua bidaltzen du zuk zehaztutako domeinuko kontu batera.
-
MX erregistroan zehaztutako ostalari-izena probatzen du erretransmisio irekirako. Erretransmisio irekiak mezuak berriz bidaltzeko edo "erretransmititzeko" aukera ematen du, beste zerbitzari bat erabiliz, mezuen benetako iturburua maskaratzeko. Kontuan hartu azken proba horrek ez duela eraginik hodeian oinarritutako Exchange-n, ezin delako konfiguratu erretransmisio ireki gisa, ez nahita ez nahi gabe ere.
-
Ireki https://www.testexchangeconnectivity.com.
- Internet Email Tests (Interneteko posta elektronikoaren probak) atalean, hautatu Inbound SMTP Email (Sarrerako SMTP posta elektronikoa), eta egin klik Next (Hurrengoa) botoian.
- Inbound SMTP Email (Sarrerako SMTP posta) atalean, sartu zure domeinuko kontu baten helbide elektronikoa, admin@contoso.edu, esate baterako.
Oharra Proba saiatuko da zuk zehatutako posta-kontu elektronikora mezu bat bidaltzen. Ez baduzu kontu aktiborik hodeian oinarritutako zure domeinuan, probaren zati honek huts egingo du.
- Verification (Egiaztapena) atalean, idatzi CAPTCHA irudiko letrak, eta egin klik Perform Test (Egin proba) botoian.
-
Proba amaitutakoan, ondokoa egin dezakezu:
-
Egin klik Kopiatu botoian, txosteneko informazioa gordetzeko. Informazioa testu-fitxategi batean itsats dezakezu.
-
Egin klik Zabaldu dena botoian, probaren emaitzak ikusteko.
-
Egin klik Kopiatu botoian, txosteneko informazioa gordetzeko. Informazioa testu-fitxategi batean itsats dezakezu.
MX erregistro bat ere sortu baduzu domeinuaren jabetza frogatzeko, Sarrerako SMTP posta proba osoak huts egingo du. Probaren emaitzak ulertzeko, begiratu Probaren urratsak atala. MX erregistro bakoitzeko, bi Probatu Mail Exchanger proba ikusiko dituzu:
- Probatu Mail Exchanger <tokena>.mail.outlook.com. Honek posta-bideraketarako erabilitako MX erregistroa probatzen du. Urrats honek eta azpiurrats guztiek ondo atera beharko lukete.
- Probatu Mail Exchanger <tokena>.msv1.invalid. Honek domeinuaren jabetza frogatzeko erabilitako MX erregistroa probatzen du. Proba honek beti huts egingo du, MX erregistro hau ez dagoelako diseinatuta posta banatzeko.
Outlook-ek postontzi batekiko duen konektagarritasuna probatzeko ExRCA erabiliz, Microsoft Office Outlook-en konektagarritasun-probak atalean hautatu Outlook-en detekzio automatikoa. Proba honek hiru metodo erabiltzen ditu zure domeinuaren detekzio automatikoaren zerbitzuarekin konektatzeko. "HTTP birbideraketa-metodoak" bakarrik aurreikusten da ondo lan egitea. Proba honek ondokoak egiten ditu:
-
Saiatzen da "autodiscover.<domeinu-izena>" ostalaria IP helbide batera ebaztea.
-
Konektagarritasuna probatzen du TCP 80 atakan "autodiscover.<domain name>" ostalariarekin. HTTPk TCP 80 ataka erabiltzen du.
-
"autodiscover.<domain name>" probatzen du HTTP birbideraketa-erantzun baterako.
-
Aurreko emaitzako HTTP birbideraketaren URLaren baliozkotasuna probatzen du.
-
Ireki https://www.testexchangeconnectivity.com.
- Microsoft Office Outlook-en konektagarritasun-probak atalean hautatu Outlook-en detekzio automatikoa , eta ondoren sakatu Hurrengoa.
- Outlook-en detekzio automatikoa atalean, sartu honako informazio hau:
- Helbide elektronikoa Sartu hodeian oinarritutako zure domeinuko kontu baten helbide elektronikoa, testuser@contoso.edu, esate baterako.
- Domeinu\erabiltzaile-izena (edo UPN) Sartu aurreko eremuan sartu duzun helbide elektroniko bera, admin@contoso.edu, adibidez.
- Pasahitza Sartu eta berretsi aurreko urratsetan zehaztu duzun kontuaren pasahitza.
- Ignore Trust for SSL (Ez ikusi egin SSLrekiko konfiantzari) Utzi koadroa hautatu gabe.
- Helbide elektronikoa Sartu hodeian oinarritutako zure domeinuko kontu baten helbide elektronikoa, testuser@contoso.edu, esate baterako.
-
Hautatu kontrol-laukia segurtasun-abisua berresteko.
Oharra Segurtasun-abisuan eta Oharra atalean azaldu bezala, gomendatzen dizugu aldi baterako testu-kontu bat erabiltzea proba hau egiteko, ahal izanez gero, eta kontua ezabatzea behin proba amaituta.
- Verification (Egiaztapena) atalean, idatzi CAPTCHA irudiko letrak, eta egin klik Perform Test (Egin proba) botoian.
-
Proba amaitutakoan, ondokoa egin dezakezu:
-
Egin klik Kopiatu botoian, txosteneko informazioa gordetzeko. Informazioa testu-fitxategi batean itsats dezakezu.
-
Egin klik Zabaldu/Tolestu botoian, probaren emaitzak ikusteko.
-
Egin klik Kopiatu botoian, txosteneko informazioa gordetzeko. Informazioa testu-fitxategi batean itsats dezakezu.
Eskaini arreta berezia "Attempting to contact the Autodiscover service using the HTTP redirect method" (Detekzio automatikoaren zerbitzuarekin kontaktatzen saiatzea HTTP bideraketa-metodoa erabiliz) ataleko proba-emaitzei. Proba guztiak ondo gainditu beharko lirateke hodeian oinarritutako zure domeinuko Detekzio automatikoaren CNAME erregistroa ondo konfiguratuta balego.
Kontuan hartu "Attempting each method of contacting the AutoDiscover Service" (Detekzio automatikoaren zerbitzuarekin kontaktatzeko metodo bakoitzarekin saiatzea) ataleko ondoko probek huts egin dezaketela, Detekzio automatikoaren CNAME erregistroa ondo konfiguratuta egon arren:
- Attempting to test potential AutoDiscover URL https://< domain name >/AutoDiscover/AutoDiscover.xml
- Attempting to test potential AutoDiscover URL https://autodiscover.< domain name >/AutoDiscover/AutoDiscover.xml
Microsoft Windows-en edozein bertsiorekin datorren Nslookup tresna erabil dezakezu, zure DNS erregistroak ikusteko.
Oharra Zure erakunde barruko sarean betearazten diren suebakiek edo Interneteko proxy-murrizketek Nslookup tresna ondo funtzionatzea eragotz dezakete.
Era berean, ondoko urratsetan, idatzi beti zure domeinu-izena amaierako puntu batekin. Amaierako puntuak ( . ) erabat kualifikatutako domeinu-izena (FQDN) adierazten du. Amaierako puntuak erabiltzeak zure sarerako konfiguratu diren DNS atzizki lehenetsiak nahi gabe domeinu-izenari gehitzea eragozten du.
Ireki komando-gonbit bat, eta exekutatu komando hau:
Esate baterako, zure domeinu-izena contoso.edu bada, exekutatu ondoko komandoa:
Kontuan hartu amaierako puntua doala domeinu-izenaren ondoren. Bi MX erregistro badituzu, bat domeinuaren jabetza frogatzeko, eta bestea posta-bideraketarako, komandoaren emaitza honelako zerbait izango da:
Ireki komando-gonbit bat, eta exekutatu komando hau:
Esate baterako, zure domeinu-izena contoso.edu bada, exekutatu ondoko komandoa:
Kontuan hartu amaierako puntua doala domeinu-izenaren ondoren. Komandoaren emaitza honelako zerbait izango da:
Ireki komando-gonbit bat, eta exekutatu komando hau:
Esate baterako, zure domeinu-izena contoso.edu bada, exekutatu ondoko komandoa:
Kontuan hartu amaierako puntua doala domeinu-izenaren ondoren. Bi TXT erregistro badituzu, bat helburuko posta-sistemek zure domeinutik bidalitako mezuak fidagarritzat jotzen dituela ziurtatzeko, eta bestea domeinuaren jabetza frogatzeko, komandoaren emaitza honelako zerbait izango da:
Oharra Adibide honetan deskribatutako SRV adibidea Live@edu-n bakarrik erabiltzen da.
Ireki komando-gonbit bat, eta exekutatu komando hau:
Esate baterako, zure domeinu-izena contoso.edu bada, exekutatu ondoko komandoa:
Kontuan hartu amaierako puntua doala domeinu-izenaren ondoren. Komandoaren emaitza honelako zerbait izango da:
Zure DNS erregistroetako bat oker dagoela ematen badu, edo DNS erregistroekin asoziatutako zerbitzuak ez badabiltza, hiru arrazoi egon daitezke:
-
Oso erraza da akats ortografikoak egitea erregistroak sortzean. Ziurtatu balio zuzenak erabili dituzula DNS erregistroak sortzean.
-
DNS ostalaritza-zerbitzu batzuek onartzen dute web-kudeaketarako interfaze berarekin hainbat domeinu kudeatzea, eta, hortaz, eskatzen dute
@idaztea hainbat DNS erregistro motaren domeinu-izen gurasoa zehazteko. Uneko domeinu-izena idaztea,@ikurraren ordez, espero gabeko emaitzak sor ditzake DNS erregistroan.
-
DNS ostalaritza-zerbitzu batzuek agian ez dute onartuko 0 MX lehentasun-balioa. 0ren ordez, saiatu erabiltzen 10 balio estandarra posta-bideraketaren MX erregistroan.
