Gai honek bideo bat dauka Gai honek bideo bat dauka

Berriketan egin Outlook Web App-en

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2012-12-05

Gai honetan, bideo eta guzti, Outlook Web App-ekin berriketan nola egin azaltzen da. Outlook Web App-eko kontaktu-zerrenda erabil dezakezu lagunekin eta lankideekin berriketan aritzeko, MSN Messenger, Office Communicator edo istanteko mezularitzako edozein zerbitzutan egingo zenukeen bezalaxe.

noteOharra:
Beharbada, eginbide hori ez da egongo erabilgarri zure kontuan.
noteOharra:
-en bertsio estandarrari dagokio.Outlook Web App. Azaldutako eginbidea ez dago erabilgarri Outlook Web App Light-en bertsio arinerako.
Bideoa: Berriketa erabiltzea Outlook Web App-en

Kontaktu-zerrenda kontaktuak kudeatzeko nola erabili eta lagunekin eta lankide nahiz ikaskideekin berriketan nola egin azaltzen da bideo honetan.

4873755a-8b1e-497e-bc54-101d1e75d3e7
noteOharra:
Bideo hau ikusteko, Silverlight instalatuta izan behar duzu. Silverlight instalatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikus Eskuratu Silverlight .

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Outlook Web App leihoaren goialdean zure izenaren ondoan agertzen den puntu koloredunak zure erabilgarritasuna adierazten du. Egin klik puntuaren ondoko behera gezian zure erabilgarritasun-egoera aldatzeko, edo istanteko mezularitzako saioa amaitzeko.

  • Kontaktu-zerrenda lehen aldiz erabiltzen duzunean, zure kontuaren pasahitza sartzeko eta Hasi saioa botoian klik egiteko eskatuko zaizu. Hautatu Gogoratu pasahitza, ez baduzu pasahitza sartu nahi berriketa erabiltzen duzun bakoitzean.

  • Berriketan egiteko erabiltzen duzun kontaktu-zerrenda ez da jendeari eta taldeei buruzko informazioa gordetzeko erabiltzen duzun Kontaktuen karpetaren berdina.

  • Zure postontziko saioa http://mail.office365.com edo http://outlook.com bezalako web-helbide baten bidez hasten baduzu, hodeian oinarritutako zerbitzua erabiltzen ari zara, eta berriketan egin dezakezu Hotmail, MSN, Windows Live, AOL edo Yahoo!-ko berriketa erabiltzen duen edonorekin. Hodeian onarritutako zerbitzua erabiltzen ari zaren ala ez zehazteari buruzko informazioa eskuratzeko, ikus Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz.

  • Hodeian oinarritutako zerbitzua erabiltzen ari bazara, Windows Live Messenger-ekin ere kudeatu ahal izango dituzu berriketa-kontaktuak.

  • Hodeian oinarritutako postontzia erabiltzen ari ez bazara, baliteke zure erakundeko beste erabiltzaile berriketan jardutea mugatuta izatea. Hala bada, Outlook Web App-ez gainera, Office Lync 2010 erabil dezakezu berriketa-kontaktuak kudeatzeko.

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.