Konpondu Outlook-eko zure kontuarekiko konexioa

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2010-06-15

Arazoak badituzu Outlook erabiliz zure postara konektatzeko, jarraitu urrats hauei Outlook-ek arazoaren diagnosia egin dezan eta Outlook profilaren fitxategian aurkitzen diren erroreak konpon ditzan. Zure profila konponduz, konexio-arazoa ere konponduko da beharbada.

Nola konpon dezaket nire Outlook 2007 profila?

  1. Outlook 2007n, Tresnak menuan, egin klik Kontuaren ezarpenak botoian.

  2. Kontuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroan, Mezu elektronikoa fitxan, hautatu zure kontua, eta ondoren egin klik Konpondu botoian. Jarraitu konpontzeko morroiaren aholkuak.

  3. Behin konponduta, berrabiarazi Outlook 2007.

Nola konpon dezaket nire Outlook 2010 profila?

  1. Outlook 2010en, Fitxategia fitxan, egin klik Kontuaren ezarpenak aukeraren ondoko gezian, eta ondoren hautatu Kontuaren ezarpenak.

  2. Kontuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroan, Mezu elektronikoa fitxan, hautatu zure kontua, eta ondoren egin klik Konpondu botoian. Jarraitu konpontzeko morroiaren aholkuak.

  3. Behin konponduta, berrabiarazi Outlook 2010.

Zer gehiago jakin behar dut?

Urrats hauek ez bazaituzte zure kontuarekin birkonektatzen, jarri harremanetan laguntza teknikoarekin.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.