Konektatutako kontuei buruzko informazioa

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-11-23

Beste kontu batzuetara (5 gehienez) konekta zaitezke hodeian oinarritutako zure kontutik. Horrela, bada, kontu konektatu horietako mezuak bidali, jaso eta irakurri ahal izango dituzu Outlook Web App-en. Erabiltzen hasteko: Aukerak > Ikusi aukera guztiak > Kontua > Konektatutako kontuak.

noteOharra:
Beharbada, eginbide hori ez da egongo erabilgarri zure kontuan.
Beste posta-kontu batzuetara konektatzea

Konektatzen zaren kontuak ziur asko POP edo IMAP sarbidea onartuko du. Posta-zerbitzu batzuek POP edo IMAP sarbidea gaitzea eskatzen dute kontuan saioa hasiz. Beste zerbitzu batzuek automatikoki onartzen dute POP edo IMAP sarbidea. Outlook Web App-tik konektatu aurretik, egiaztatu POP edo IMAP sarbidea gaituta daukazula konektatzera zoazen kontuan. Normalean erabiltzen diren posta-zerbitzuetarako POP edo IMAP gaitu behar den jakiteko, ikus Aktibatu POP edo IMAP sarbidea beste kontu batekin konektatzeko.

Post Office Protocol (POP) protokoloaren 3 bertsioak onartzen du posta elektronikoko programa batek Interneteko posta-zerbitzari bateko informazioa hartzea eta informazio hori zure ordenagailuko edo telefono mugikorreko posta-programa batera deskargatzea. Internet Message Access Protocol (IMAP) protokoloaren 4rev1 bertsioak konektatutako kontuko informazioa hartzeaz gainera, edozein karpeta edo etiketa-egitura kopia dezake konektatutako kontutik ordenagailura edo telefono mugikorrera. POP eta IMAP protokoloei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus POP3 edo IMAP4 posta elektronikoko programak erabiltzea.

Eskuratu beste kontu batzuetako mezuak
Mezuak bidaltzea konektatutako kontuaren helbidea erabiliz

Hodeian oinarritutako zure kontutik erantzun edo bidal ditzakezu mezuak, konektatutako kontu baten helbidea erabiliz. Mezu elektronikotik, hautatu konektatutako kontuaren helbide elektronikoa Nork goitibeherako zerrendan. Mezu bat bidaltzen duzunean konektatutako kontuaren helbidea erabiliz, hodeian oinarritutako zure kontuak bidaltzen du mezua, konektatutako kontuaren helbide elektronikoaren izenean. Ezin baduzu mezurik bidali konektatutako kontu baten helbidea erabiliz, ziurtatu ondo egiaztatu duzula kontu horren jabetza, kontu horren helbidea erabiliz mezuak bidali ahal izateko. Aukerak > Kontua > Konektatutako kontuak aukeran, egin klik Ekintza zutabean agertzen den konektatutako kontuaren estekan, berriro bidaltzeko egiaztapen-mezu bat konektatutako kontura. Ondoren hasi saioa kontu horretan, eta egin klik egiaztapen-mezuko estekan, hodeian oinarritutako zure kontutik helbide hori erabiliz bidaltzea eta erantzutea gaitzeko.

Sarrerako ontziaren arauak erabiltzea deskargatutako mezuak ordenatzeko

Konektatutako kontu bat gehitu ondoren, Sarrerako ontziaren Kontu honen bidez jaso zen araua erabil dezakezu, kontu horretako mezuak zuk zehaztutako karpetara eramateko.

  1. Araua sortzeko, hautatu Aukerak > Sortu Sarrerako ontziaren arau bat.

  2. Egin klik Berria botoian.

  3. Sarrerako ontziaren arau berria leihoan, hautatu Aukera gehiago.

  4. Mezua iristen denean, eta atalean, hautatu Bidali edo jaso zen, eta, ondoren, hautatu Kontu honen bidez jaso zen.

  5. Hautatu araua sortu diozun konektatutako kontua.

  6. Egin honako hau atalean, hautatu Eraman mezua karpetara, eta jarraitu argibideak mezua eramateko karpeta hautatzeko edo sortzeko.

  7. Egin klik Gorde botoian, arauarekin amaitzeko.

Konektatutako kontuaren egoera eta posta-deskargatzeko maiztasuna egiaztatzea

Konektatutako kontuaren egoera bizkor egiaztatzeko, begiratu hautatutako kontuaren Egoera zutabean, Aukerak > Ikusi aukera guztiak > Kontua > Konektatutako kontuak hautatuta. Edo egin klik kontuaren Xehetasunak botoian, konexio-egoera xehatua lortzeko Uneko egoera atalean. Uneko egoera atalak konektatutako kontuari buruzko informazio baliagarria erakusten du. Konektatutako kontuak ez badu mezu elektronikorik deskargatzen, arazoa konpontzeko moduari buruzko informazioa aurki dezakezu atal honetan. Uneko egoera atalean gomendatutako aldaketak egin ondoren, egin klik Gorde botoian, eta Outlook Web App kontuko mezu elektronikoak deskargatzen saiatuko da. Konektatutako kontuarekin daukazun arazoa konpontzeko, Uneko egoera ataleko informazioa erabiltzea gomendatzen dizugu, kontuaren konexioa ezabatu beharrean. Konexio bat ezabatu eta berriro sortzen baduzu, lehen deskargatutako mezuak berriro deskargatuko dira.

Konektatutako kontu bat lehen aldiz gehitzen duzunean, posta elektronikoa berehala deskargatuko da. Hasierako deskargaren ostean, posta elektronikoa orduro deskargatuko da konektatutako kontuetatik Outlook Web App-era konektatu gabe zaudenean. Outlook Web App-era konektatuta zaudenean, posta elektronikoa maizago deskargatuko da. Konektatutako kontuetatik posta elektronikoa edonoiz deskargatzeko, egin klik Egiaztatu mezuak botoian, mezuen-zerrenda ikuspegiko goialdean.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • POP sarbidea onartzen duen kontu batera konektatzen ari bazara, mezu elektronikoak konektatutako kontuaren postontzian eta hodeian oinarritutako zure kontuko postan, bietan, uztea da portaera lehenetsia. Dena den, zenbait zerbitzuk ez dute kopiarik gordetzen sarrerako ontzian, kontuaren ezarpenetara joan eta kopia bat gordetzeko aukera hautatzen ez baduzu bertan.

  • Hotmail kontu batera konektatuta bazaude kontu horretatik mezuak bidaltzeko eta jasotzeko, Hotmail kontu horretan 120 egunez behin saioa hastea komeni zaizu, Hotmail kontua ezaba ez diezazuten. (Mezu baztergarriei aurre egiten laguntzeko, Hotmail-ek ezabatu egiten ditu kontu inaktiboak).

  • Hotmail kontuak, IMAP gaitasuneko kontuak edo POP gaitasuneko kontuak gehi ditzakezu. Hotmail-ekoa ez den eta POP edo IMAP sarbidea onartzen ez duen kontu bateko mezuak jaso nahi badituzu, posta-birbidaltzea konfiguratu beharko duzu. Galdetu posta-kontuaren hornitzaileari ea posta-birbidaltzea onartzen duen. Onartzen badu, beste posta-kontuko mezu elektronikoak hodeian oinarritutako zure kontura birbidal ditzakezu.

  • POP sarbidea erabiliz konektatzen den kontu batekin konektatzen zarenean, baliteke mezu guztiak ez jasotzea beste kontuaren sarrerako ontzian. Halakorik gertatuz gero, egiaztatu beste kontuaren POP sarbiderako ezarpenak.

  • Espero duzun konektatutako kontu bateko edukia ikusten ez baduzu, litekeena da erabiltzaile-izen eta pasahitz berarekin bi kontu konfiguratu izana. Ikus "I set up a connection for a non-Hotmail account, but Outlook Web App connected to a Hotmail account instead" (Hotmail-ekoa ez den kontu baten konexioa konfiguratu dut, baina Outlook Web App Hotmail-eko kontu batera konektatu da) atala FAQ: Deskargatu konektatutako kontuetako mezuak (FAQ: Deskargatu konektatutako kontuetako mezuak) atalean.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.