Instalatu eta konfiguratu Windows PowerShell

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2010-05-18

Windows PowerShell erabili aurretik, ziurtatu Windows PowerShell eta Windows Remote Management (WinRM) bertsio egokiak dauzkazula instalatuta eta konfiguratuta zure ordenagailuan. Windows kudeaketa-markoa erabili behar duzu, Windows PowerShell v2 eta WinRM 2.0 bertsio egokiak baititu.

Zure ordenagailua Windows 7 edo Windows Server 2008 R2 exekutatzen ari bada, ez duzu ezer instalatu behar. Windows kudeaketa-markoa instalatuta dago.

Windows kudeaketa-markoa deskarga eta instala dezakezu zure ordenagailua ondoko sistema eragiletako bat exekutatzen ari bada:

  • Windows Vista Service Pack 1 (SP1) edo SP2

  • Windows Server 2008 SP1 edo SP2

  • Windows Server 2003 SP2

  • Windows XP SP3

Lanean hasteko:

  1. Desinstalatu Windows PowerShell-en aurreko bertsioak ordenagailutik

  2. Desinstalatu WinRMren aurreko bertsioak zure ordenagailutik

  3. Instalatu Windows kudeaketa-markoa

  4. Ziurtatu Windows PowerShell-ek scriptak exekuta ditzakeela

  5. Ziurtatu WinRMek onartzen duela Windows PowerShell konektatzea

1. Desinstalatu Windows PowerShell-en aurreko bertsioak ordenagailutik

Windows kudeaketa-markoa instalatu aurretik, Windows PowerShell-en aurreko bertsio guztiak desinstalatu behar dituzu.

Oharra   Urrats hau ez da beharrezkoa Windows 7 edo Windows Server 2008 R2rekin.

Desinstalatu Windows PowerShell Windows Vista-tik

  1. Kontrol-panelean, Programetan, ireki Programak eta eginbideak, eta desinstalatu instalatutako programen zerrendan azaltzen diren Windows PowerShell-en agerraldi guztiak. Adibidez, Windows PowerShell v2ren Community Technology Preview (CTP) bertsioa Windows PowerShell (TM) V2 izenarekin azal daiteke.

  2. Zereginen azpian, hautatu instalatutako eguneratzeak, eta desinstalatu instalatutako eguneratzeen zerrendan azaltzen diren Windows PowerShell-en agerraldi guztiak. Esate baterako, Windows PowerShell V1 Windows eguneratze gisa azal daiteke, ondoko Microsoft Knowledge Baseko artikulu-zenbakiekin:

    • KB928439

    • KB923569

Desinstalatu Windows PowerShell Windows Server 2008tik

  1. Abiarazi Zerbitzari-kudeatzailea, eta joan Eginbideetara.

    1. Egin klik 'Desinstalatu eginbideak' botoian.

    2. Hautatu Windows PowerShell, eta jarraitu desinstalatzeko jarraibideak.

  2. Kontrol-panelean, Programetan, ireki Programak eta eginbideak, eta desinstalatu instalatutako programen zerrendan azaltzen diren Windows PowerShell-en agerraldi guztiak.

  3. Zereginetan, hautatu Ikusi instalatutako eguneratzeak. Desinstalatu instalatutako eguneratzeen zerrendan azaltzen diren Windows PowerShell-en agerraldi guztiak.

Orriaren hasiera

Desinstalatu Windows PowerShell Windows Server 2003 eta Windows XPtik

  1. Kontrol-panelean, ireki 'Gehitu edo kendu programak', eta desinstalatu instalatutako programen zerrendan azaltzen diren Windows PowerShell-en agerraldi guztiak.

  2. 'Gehitu edo kendu programak' atalean, hautatu 'Erakutsi eguneratzeak'. Desinstalatu instalatutako eguneratzeen zerrendan azaltzen diren Windows PowerShell-en agerraldi guztiak. Esate baterako, Windows PowerShell V1 Windows eguneratze gisa azal daiteke, Microsoft Knowledge Baseko KB926139 artikulu-zenbakiarekin.

Orriaren hasiera

2. Desinstalatu WinRMren aurreko bertsioak zure ordenagailutik

Windows kudeaketa-markoa instalatu aurretik, WinRMren aurreko bertsio guztiak desinstalatu behar dituzu.

Oharra   Urrats hau ez da beharrezkoa Windows 7 edo Windows Server 2008 R2rekin.

Desinstalatu WinRM Windows Vista edo Windows Server 2008tik

  1. Kontrol-panelean, Programetan, ireki Programak eta eginbideak, eta desinstalatu instalatutako programen zerrendan azaltzen diren Windows Remote Management-en agerraldi guztiak.

  2. Zereginetan, hautatu Ikusi instalatutako eguneratzeak. Desinstalatu instalatutako eguneratzeen zerrendan azaltzen diren Windows Remote Management-en agerraldi guztiak. Esate baterako, WinRM 2.0ren Community Technology Preview (CTP) WindowsRemoteManagement gisa azal daiteke, ondoko Microsoft Knowledge Baseko artikulu-zenbakiekin:

    • KB936059

    • KB950099

Desinstalatu Windows PowerShell Windows Server 2003 eta Windows XPtik

  1. Kontrol-panelean, ireki 'Gehitu edo kendu programak', eta desinstalatu instalatutako programen zerrendan azaltzen diren Windows Remote Management-en agerraldi guztiak.

  2. 'Gehitu edo kendu programak' atalean, hautatu 'Erakutsi eguneratzeak'. Desinstalatu instalatutako eguneratzeen zerrendan azaltzen diren Windows Remote Management-en agerraldi guztiak. Esate baterako, WinRM Windows eguneratze gisa azal daiteke, Microsoft Knowledge Baseko KB936059 artikulu-zenbakiarekin.

Orriaren hasiera

3. Instalatu Windows kudeaketa-markoa

  • Deskargatu eta instalatu Windows kudeaketa-markoa. Aukeratu Windows PowerShell v2 eta WinRM 2.0 dauzkan paketea, eta zure sistema eragileari, sistema-egiturari eta hizkuntzari dagokiena.

    WinRM eta Windows PowerShell instalatu ondoren, konfiguratu softwarea behar bezala funtziona dezan, ondoko urratsetan azaltzen den bezala.

    Oharra   Zure ordenagailua Microsoft Internet Security and Acceleration (ISA) server-ek babestuta badago, Windows Firewall bezeroa instalatu behar duzu, edo proxy-zerbitzari bat konfiguratu zure ordenagailu lokalean, Windows PowerShell hodeian oinarritutako zerbitzuarekin konektatzeko. Informazio gehiago lortzeko, ikus Windows PowerShell: Administratzaileen FAQ.

Orriaren hasiera

4. Ziurtatu Windows PowerShell-ek scriptak exekuta ditzakeela

  1. Hautatu Hasi > Programa guztiak > Gehigarriak> Windows PowerShell.

  2. Windows PowerShell irekitzeko, egin ondokoetako bat:

    • Windows Vista, Windows 7 edo Windows Server 2008 R2 exekutatzen ari bazara, egin klik eskuin-botoiarekin Windows PowerShell-en, eta hautatu Exekutatu administratzaile gisa. Erabiltzaile-kontuen kontrol-abisua jasotzen baduzu jarraitu nahi duzun galdetzeko, erantzun 'Jarraitu'.

    • Windows XP edo Windows Server 2003 exekutatzen ari bazara, egin klik Windows PowerShell-en.

  3. Exekutatu komando hau:

    Get-ExecutionPolicy
    
  4. Itzulitako balioa RemoteSigned ez den bat bada, honekin ordeztu behar duzu: RemoteSigned.

    Oharra   Script-exekuzioko gidalerroetan RemoteSigned ezartzen baduzu, zure ordenagailuan sortu dituzun edo iturburu fidagarri batek sinatutako scriptak bakarrik exekuta ditzakezu.

Gaitu Windows PowerShell-ek scriptak exekutatzea

Administratzaile gisa ireki duzun Windows PowerShell saioan, exekutatu komando hau:

Set-ExecutionPolicy RemoteSigned

Orriaren hasiera

5. Ziurtatu WinRMek onartzen duela Windows PowerShell konektatzea

  1. Hautatu Hasi > Programa guztiak > Gehigarriak.

  2. Komando-gonbita irekitzeko, egin ondokoetako bat:

    • Windows Vista, Windows 7 edo Windows Server 2008 R2 exekutatzen ari bazara, egin klik komando-gonbitean, eta hautatu Exekutatu administratzaile gisa. Erabiltzaile-kontuen kontrol-abisua jasotzen baduzu jarraitu nahi duzun galdetzeko, erantzun 'Jarraitu'.

    • Windows XP edo Windows Server 2003 exekutatzen ari bazara, egin klik Komando-gonbitean.

  3. Komando-gonbitean, exekutatu komando hauek:

    net start winrm
    winrm get winrm/config/client/auth
    

    Oharra   WinRM zerbitzua exekutatzen ari bada, ez duzu abiarazi beharrik. WinRM zerbitzuaren egoera ikusteko, exekutatu komando hau: sc query winrm.

  4. Emaitzetan, bilatu balio hau: Basic = . Balioa Basic = false bada, ordeztu honekin: Basic = true.

    Oharra   WinRM zerbitzua abiarazi baduzu, eta ez badaukazu Basic balioa aldatu beharrik, exekutatu net stop winrm komandoa WinRM zerbitzua geldiarazteko.

Konfiguratu WinRM oinarrizko autentifikazioa onartzeko

  1. Administratzaile gisa ireki duzun komando-gonbitean, exekutatu komando hauek: { } giltzen arteko balioak maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu:

    winrm set winrm/config/client/auth @{Basic="true"}
    
  2. Komandoaren emaitzan, egiaztatu balio hau: Basic = true.

    Oharra   WinRM zerbitzua abiarazi baduzu, exekutatu net stop winrm komandoa WinRM zerbitzua geldiarazteko.

Orriaren hasiera

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.