Talde publikoei buruzko informazioa

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-03-19

Zure erakundeko helbide-liburu partekatuko talde publiko batek posta elektronikoko posta-zerrenda batek bezala funtzionatzen du. Jendeak talde publikoaren helbidera bidal dezake mezu elektronikoa, taldeko kide guztiei helarazteko mezua. Lehendik dagoen talde batean sar zaitezke, edo zeurea sortu, Aukerak > Ikusi aukera guztiak > Taldeak hautatuz. Sortu eta kudeatu zure taldea Ni jabe naizen talde publikoak panelean. Sartu edo utzi helbide-liburu partekatuko taldeak Ni kide naizen talde publikoak Nori hautatuz.

noteOharra:
UNRESOLVED_TOKEN_VAL(<rte:Alert_FeatureNotAvailable>)

Talde publikoak helburu desberdinetarako erabil daitezke. Hona hemen adibide batzuk:

  • Coffeeklatsch izeneko talde bat, kafeari buruzko kontuen eta esperientzien inguruko mezuak bidaltzeko taldera.

  • InsuranceTalk izeneko talde bat, aseguru-etxe jakin bateko aseguru-agenteei zuzendua, euren aseguru-produktuei buruzko informazioa partekatzeko.

Talde publikoei buruz
Taldeetako erabiltzaile desberdinak ulertzea

Talde publiko batek mota hauetako erabiltzaileak ditu, taldearekiko duten harremanaren arabera.

Jabea   Taldea zuk sortu baduzu, zu zara jabea. Jabe gisa, taldea ezaba dezakezu, kideak gehitu edo kendu, jabeak gehitu edo kendu, taldera mezuak nork bidal ditzakeen zehaztu, eta mezuak taldera bidali aurretik onartzeko aukerak ezarri ere bai.

Beste jabe batzuk   Talde-jabe gisa gehitzen bazaituzte, taldearen sortzaileak duen kontrol bera izango duzu taldearen gain.

Kidea   Talde batean sartu bazara helbide-liburutik edo kide gisa gehitu bazaituzte, mezuak bidal ditzakezu taldera eta taldera bidaltzen diren mezu guztiak jaso ditzakezu. Jabeak, kideak, moderatzaileak eta helbide-liburuko bestelako talde-informazioa ikus dezakezu, taldearen Xehetasunak botoian klik eginez.

Moderatzailea   Talde-jabea bazara eta taldea zuk sortu bazenuen, orduan zu zara taldearen moderatzailea lehenespenez, taldearen mezuen onespena aktibatuta badaukazu. Jabe gisa gehituta bazaituzte baina zuk ez baduzu taldea sortu, taldearen moderatzaile gisa gehi dezakezu zure burua. Moderatzaile gisa, beste moderatzaile batzuk gehi ditzakezu, mezuak onetsi edo baztertu taldera bidali aurretik, eta mezuak onesten ez direnean bidaltzaileei nola jakinaraziko zaien erabaki ere bai.

Bidaltzaileak   Ez daukazu kidea izan beharrik mezu bat bidaltzeko taldera. Lehenespenez, edonork (helbide-liburu partekatukoak ez direnek ere bai) bidal ditzake mezuak talde publiko batera.

Taldeak sortzea edo ezabatzea

Zure taldea sor dezakezu Ni jabe naizen talde publikoak panela erabiliz. Gehiago jakiteko, ikus Sartu talde publikoa. Zure jabetzako talde bat ezabatzeko, ikus Ezabatu jabe zaren talde publiko bat.

Zure taldea kudeatzea

Talde bat sortzen duzunean, aukera bizkor batzuk hautatzen dituzu, eta taldeari bistaratzeko izen, alias eta azalpen bat ezartzen dizkiozu. Taldearen ezarpen guztiak kudeatzeko, egin klik Xehetasunak botoian. Erabilgarri dauden ezarpen guztiei buruzko informazioa eskuratzeko, ikus Aldatu zuk sortutako talde publiko baten ezarpenak.

Hona hemen zure taldearentzat kudea ditzakezun ezarpen gehigarri batzuk:

  • Jabetza   Lehenespenez zu zara zuk sortutako taldearen jabea. Taldea sortu duzulako, zu zara jabe nagusia, eta ezin duzu zure burua kendu jabe gisa. Hori egiten saiatzen bazara, errore bat jasoko duzu. Baina beste pertsona batzuk ere gehi ditzakezu jabe gisa helbide-liburutik. Jabe gisa, kideak gehi eta ken ditzakezu, taldera mezuak nork bidal ditzakeen kontrola dezakezu, eta taldera bidaltzen diren mezuen onespena kontrola dezakezu, besteak beste. Ezarpen horiek Jabetza atalean ezartzen dira.

  • Taldekidetza   Atal horretan, kideak gehi ditzakezu taldean, edo kideak kendu taldetik.

  • Taldekidetza onartzea   Erabili atal hau jendea taldean sartzeko edo taldea uzteko onespena behar den ala ez zehazteko.

  • Bidalketaren kudeaketa   Taldera mezuak nork bidal ditzakeen kontrola dezakezu. Taldera mezuak bidaltzeko baimenak murriztu ditzakezu Bidalketaren kudeaketa atalean.

  • Mezu-onespena   Taldera bidaltzen diren mezuen onespena aktiba dezakezu. Hori eginez gero, taldera bidaltzen diren mezuak lehendabizi zure Sarrerako ontzira joango dira, onartuak izan daitezen. Bidaltzaileak taldera bidalitako mezuak onartu edo ezetsi ditzakezu. Bidaltzailearen mezua ez da helduko taldekideengana, zuk edo taldeko beste moderatzaile batek onartu arte. Bestalde, hainbat moderatzaile gehi ditzakezu taldean. Aukera horiek kudea ditzakezu Mezu-onespena atalean.

Talde batean sartzea edo taldea uztea

Helbide-liburuan dauzkazun taldeetan sar zaitezke edo taldeak utz ditzakezu Ni kide naizen talde publikoak Nori hautatuz. Taldeari buruzko informazio gehiago lortzeko, egin klik hautatutako taldearen Xehetasunak botoian. Taldeari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu, hala nola nor den taldearen jabea edo zein diren taldeko kideak. Xehetasunen elkarrizketa-koadrotik ere sar zaitezke talde batean, eta taldea utzi ere bai. Gehiago jakiteko, ikus Sartu talde publiko batean edo utzi talde publiko bat.

Sarrerako ontziaren arauak aplikatzea

Ez badituzu sarrerako ontziaren arauak konfiguratu zu kide zaren taldera bidalitako mezuetan aplikatzeko, beharbada aukera bat sartu nahiko duzu mezu horietan arau gehigarriak prozesatzeari uzteko. Oso erabilgarria da arau bat bakarrik mezu batean aplikatu nahi baduzu. Arauak sekuentzialki prozesatzen dira, arauen zerrendaren goitik hasi eta beheraino. Mezu batek arau-irizpide batekin baino gehiagorekin egiten badu bat, arau bakoitza aplikatuko da mezuan. Arauak sor ditzakezu Sarrerako ontzira heltzen diren mezuak antolatzen laguntzeko. Informazio gehiago lortzeko, ikus Sarrerako ontziaren arauei buruzko informazioa.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.