Konfiguratu POP edo IMAP posta elektronikoa Interneterako gaitasuna duen mugikor batean

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-11-23

Posta konfigura dezakezu Interneterako gaitasuna duten telefono mugikorren aukera zabal batean. Baldin badakizu zein den zure telefono mugikorraren sistema eragilea, ikus Telefono mugikorraren eginbideak sistema eragile bakoitzari dagozkien jarraibide espezifikoetarako estekak lortzeko.

Nola konfiguratzen da POP edo IMAP posta elektronikoa Interneterako gaitasuna duen mugikor batean?

Zure telefono mugikorraren mezularitza-programan, ondoko ezarpenekin konfigura dezakezu posta:

  • Helbide elektronikoa: Zure helbide elektroniko osoa (adibidez, tony@contoso.com).

  • Erabiltzaile-izena: Zure erabiltzaile-izena zure helbide elektroniko osoa da (adibidez, jon@contoso.com).

  • Pasahitza: Zure kontu elektronikoaren pasahitza da.

  • Posta hartzeko zerbitzaria: sartu POP3 edo IMAP zerbitzari-izena. Posta hartzeko (POP3 edo IMAP4) zerbitzari-izena bilatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, ikus gai honetan aurrerago dagoen Nola aurki ditzaket zerbitzari-ezarpenak? atala.

  • Posta bidaltzeko zerbitzaria: Posta bidaltzeko (SMTP) zerbitzari-izena bilatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikus gai honetan aurrerago dagoen Nola aurki ditzaket zerbitzari-ezarpenak? atala.

  • Ezarpen aurreratuak: Zure telefono mugikorraren mezularitza-programak ezarpen aurreratuak ezartzen uzten badizu, ziurtatu Bidaltzeko zerbitzariak autentifikatzea behar du aukera hautatuta dagoela, eta Erabili erabiltzaile-izen eta pasahitz bera mezu elektronikoak bidaltzeko aukeratzea.

Nola aurki ditzaket zerbitzari-ezarpenak?

POP3 edo IMAP4 posta-programa bat konfiguratu aurretik, zure POP3, IMAP4 eta SMTP zerbitzari-ezarpenak begiratu behar dituzu.

Ikusi bideo hau zure POP edo IMAP posta-programaren zerbitzari-ezarpenak nola aurkitu jakiteko.

4873755a-8b1e-497e-bc54-101d1e75d3e7

Zure zerbitzari-ezarpenak aurkitzeko, hasi saioa zure posta-kontuan Outlook Web App erabiliz. Saioa hasi ondoren, hautatu Aukerak > Ikusi aukera guztiak > Kontua > Nire kontua > POP, IMAP eta SMTP sarbidearen ezarpenak. Sartu beharreko POP3, IMAP4 edo SMTP zerbitzari-izena eta beste ezarpen batzuk Protokolo-ezarpenak orrian agertzen dira, Kanpoko POP ezarpena edo IMAP ezarpena eta SMTP ezarpena ataletan.

noteOharra:
Ez erabilgarri ikusten baduzu POP ezarpena, IMAP ezarpen eta SMTP ezarpena aukeraren ondoan, horrek esan nahi du zure kontua beharbada ez dela egongo konfiguratuta POP edo IMAP posta-programak erabiltzeko. Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan posta-kontua kudeatzen duen pertsonarekin.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Zure telefono mugikorrean posta elektronikoko kontu bat konfiguratu ahal izateko, datu-plan bat eduki behar duzu zure mugikorraren operadorearekin.

  • Zure posta-kontua erregistratzea eskatzen duen motakoa bada,Outlook Web App-en saioa hasten duzun lehen aldian erregistratu behar duzu.. Baliteke zure kontua telefono mugikor baten bidez konektatzeak huts egitea, ez baduzu kontua Outlook Web App bidez erregistratu. Kontuan saioa hasi ondoren, itxi saioa. Ondoren, saiatu telefono mugikorra erabiliz konektatzen. Outlook Web App erabiliz zure kontuan saioa hasteko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz. Saioa hasteko arazorik izanez gero, ikus Ohiko galderak: Saio-hasieraren eta pasahitzen arazoak jarri harremanetan posta-kontua kudeatzen duen pertsonarekin.

  • Ezin baduzu mezurik bidali Windows Mobile telefonotik POP3 edo IMAP4 erabiliz, baina mezuak jaso baditzakezu, beharbada arazo bat egongo da Windows Mobile telefonoko posta elektronikoaren konfigurazioarekin. POP eta IMAP mezu elektronikoak bidaltzeko Windows Mobile 6.1 Hotfix zuzenketa deskargatuz eta instalatuz zuzen daiteke arazoa. Hotfix zuzenketa hori deskargatzeko, egin klik honetan esteka.

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.