Konfiguratu posta Mac OS X, IMAP edo POP sarbidea izateko zure posta elektronikoko konturako

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2012-05-10

Mail Mac OS Xrako zure posta-kontura konekta dezakezu, POP3 edo IMAP4 konektagarritasuna erabiliz. Mac OS 10.4 Tiger eta Mac OS 10.5 Leopard produktuetarako balio dute pauso hauek.

Mac OS 10.6 Snow Leopard edo Mac OS 10.7 Lion exekutatzen ari bazara, ikus gai honen amaieran dagoen "Zer egin behar dut gehiago jakiteko?" atala.

Nola konfiguratzen da Mail Mac OS Xrako, IMAP edo POP sarbidea izateko nire posta elektronikoko konturako?

  1. Ireki Mail, eta egin ondokoetako bat:

    • Ez baduzu inoiz konfiguratu Mail darabilen konturik, Ongi etorri Mail-era orria azalduko da. Joan 2. urratsera.

    • Noizbait Mail-ekin posta-kontuak sortu badituzu, Posta menuan, hautatu Hobespenak. Kontuak fitxan, egin klik nabigazio-paneleko behealdeko (+) ikurrean, Gehitu kontua leihoa irekitzeko.

  2. Ongi etorri Mail-era edo Gehitu kontua leihoan:

    1. Izen-abizenak koadroan, sartu jendeak mezuak bidaltzen dizkizunean bistaratzea nahi duzun izena.

    2. Helbide elektronikoa koadroan, sartu zure helbide elektroniko nagusia.

    3. Pasahitza koadroan, sartu zure Outlook Web App-en kontuaren pasahitza, eta egin klik Jarraitu botoian.

  3. Posta hartzeko zerbitzaria leihoan, sartu ondokoak:

    1. Kontu mota aukeraren ondoan, hautatu POP edo IMAP. IMAP zerbitzariek eginbide gehiago onartzen dituzte.

    2. Azalpena koadroan, sartu posta-kontu hau zertarako den gogorarazteko izen bat.

    3. Posta hartzeko zerbitzaria koadroan, sartu IMAP4 edo POP3 zerbitzari-izena. Sarrerako (POP3 edo IMAP4) zerbitzari-izena bilatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, ikus gai honen amaiera aldean dagoenNola aurki ditzaket zerbitzari-ezarpenak?.

    4. Erabiltzaile-izena koadroan, sartu zure helbide elektroniko nagusia.

    5. Pasahitza koadroan, sartu posta-kontuaren pasahitza, ez bada azaltzen eremu horretan.

    6. Egin klik Jarraitu botoian. Mail-ek zure konexioa probatuko du posta hartzeko zerbitzariarekin, ezarpen lehenetsiak erabiliz.

      noteOharra:
      Probarako konexioa behar bezala gauzatzen ez bada, egin klik Jarraitu botoian berriro. Ezarpenak egiazta ditzakezu prozedurarekin amaitutakoan.
  4. Posta bidaltzeko zerbitzaria leihoan, egin ondokoa:

    1. Azalpena koadroan, sartu posta-zerbitzari honen izena, esate baterako, "Outlook-en bidaltzeko zerbitzaria".

    2. Posta bidaltzeko zerbitzaria koadroan, sartu SMTP zerbitzari-izena. Posta bidaltzeko (SMTP) zerbitzari-izena bilatzeari buruzko informazioa eskuratzeko, ikus gai honetan aurrerago dagoenNola aurki ditzaket zerbitzari-ezarpenak? atala.

    3. Ziurtatu Erabili zerbitzari hau bakarrik kontrol-laukia hautatuta dagoela.

    4. Hautatu Erabili autentifikazioa kontrol-laukia. Zure erabiltzaile-izena eta posta hartzeko zerbitzarian sartu duzun pasahitza azalduko dira Erabiltzaile-izena eta Pasahitza testu-koadroetan. Balio berak dira posta bidaltzeko zerbitzarirako. Egin klik Jarraitu botoian.

    5. Egin klik Jarraitu botoian. Mail-ek zure konexioa probatuko du posta bidaltzeko zerbitzariarekin, ezarpen lehenetsiak erabiliz.

      noteOharra:
      Probarako konexioa behar bezala gauzatzen ez bada, egin klik Jarraitu botoian berriro. Ezarpenak egiazta ditzakezu prozedurarekin amaitutakoan.
  5. IMAP4 erabiltzen ari bazara, Kontu-laburpena koadroan, egin klik Sortu botoian.

  6. POP3 erabiltzen ari bazara, komenigarria izaten da bezeroa konfiguratzea ordenagailu lokalean eskuratzen dituzun mezuen kopia bat zerbitzarian gordetzeko. Horrela, beste programa batetik sartu ahal izango zara mezuetan. Mezu horien kopia zerbitzarian gordetzeko, egin ondokoa:

    1. Kontu-laburpena koadroan, garbitu Jarri kontua linean kontrol-laukia, eta egin klik Sortu botoian.

    2. Mail-en, Posta menuan, egin klik Hobespenak botoian.

    3. Kontuak fitxan, nabigazio-panelean, hautatu nahi duzun kontua.

    4. Eskuineko panelean, egin klik Aurreratua botoian.

    5. Garbitu Kendu kopia zerbitzaritik mezu bat berreskuratzean kontrol-laukia, eta itxi Kontuak leihoa.

  7. Ez baduzu nahi Mail-ek zure mezuen kopia zerbitzarian gordetzea, hautatu Jarri kontua linean kontrol-laukia, eta egin klik Sortu botoian.

Nola aurki ditzaket zerbitzari-ezarpenak?

POP3 edo IMAP4 posta-programa bat konfiguratu aurretik, zure POP3, IMAP4 eta SMTP zerbitzari-ezarpenak begiratu behar dituzu.

Ikusi bideo hau zure POP edo IMAP posta-programaren zerbitzari-ezarpenak nola aurkitu jakiteko.

4873755a-8b1e-497e-bc54-101d1e75d3e7

Zure zerbitzari-ezarpenak aurkitzeko, hasi saioa zure posta-kontuan Outlook Web App erabiliz. Saioa hasi ondoren, hautatu Aukerak > Ikusi aukera guztiak > Kontua > Nire kontua > POP, IMAP eta SMTP sarbidearen ezarpenak. Sartu beharreko POP3, IMAP4 edo SMTP zerbitzari-izena eta beste ezarpen batzuk Protokolo-ezarpenak orrian agertzen dira, Kanpoko POP ezarpena edo IMAP ezarpena eta SMTP ezarpena ataletan.

noteOharra:
Ez erabilgarri ikusten baduzu POP ezarpena, IMAP ezarpen eta SMTP ezarpena aukeraren ondoan, horrek esan nahi du zure kontua beharbada ez dela egongo konfiguratuta POP edo IMAP posta-programak erabiltzeko. Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan posta-kontua kudeatzen duen pertsonarekin.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Ez badakizu zein erabili, POP3 ala IMAP4, orduan IMAP4 erabiltzea gomendatzen da, eginbide gehiago onartzen dituelako.

  • Zure posta-kontua erregistratzea eskatzen duen motakoa bada,Outlook Web App-en saioa hasten duzun lehen aldian erregistratu behar duzu.. Baliteke zure kontuarekin POP edo IMAP4 bidez konektatzeak huts egitea, ez baduzu kontua Outlook Web App bidez erregistratu. Kontuan saioa hasi ondoren, itxi saioa. Ondoren, saiatu POP3 edo IMAP4 protokoloko programa erabiliz konektatzen. Outlook Web App erabiliz zure kontuan saioa hasteko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz. Saioa hasteko arazorik izanez gero, ikus Ohiko galderak: Saio-hasieraren eta pasahitzen arazoak jarri harremanetan posta-kontua kudeatzen duen pertsonarekin.

  • Mail ez bada konektatzen, ziurtatu Mail konfiguratuta dagoela mezuak bidali eta jasotzeko Secure Sockets Layer (SSL) izeneko segurtasun-ezarpena erabiliz. Mail SSL erabiltzeko konfiguratuta dagoela ziurtatzeko:

  1. Mail-en, hautatu Posta > Hobespenak >Kontuak.

  2. Kontuak fitxan, hautatu nahi duzun kontua, eta egin klik Aurreratua botoian.

  3. Aurreratua fitxan:

    1. Ziurtatu Erabili SSL hautatuta dagoela.

    2. Ziurtatu Ataka 993 dela, IMAP4 erabiltzen ari bazara. Ziurtatu Ataka 995 dela, POP3 erabiltzen ari bazara.

    3. Ziurtatu Autentifikazioa Pasahitza dela.

    4. Ziurtatu Domeinu-izena testu-koadroa hutsik dagoela.

  4. Kontuaren informazioa fitxan:

    1. Irteerako posta-zerbitzaria (SMTP) atalean, ziurtatu Erabili zerbitzari hau bakarrik kontrol-laukia hautatuta dagoela.

    2. Posta bidaltzeko zerbitzaria (SMTP) leihoan, egin klik goitibeherako menuan, eta hautatu Editatu zerbitzarien zerrenda > Aurreratua.

    3. Zerbitzari-ataka, ziurtatu Erabili Secure Sockets Layer (SSL) hautatuta dagoela.

    4. Ziurtatu Zerbitzari-ataka 25 dela.

    5. Autentifikazioa, ziurtatu Pasahitza hautatuta dagoela, eta egin klikAdos botoian.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.