Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu
Gaiaren azken aldaketa: 2011-11-01
Outlook Web App eta Exchange kontrol-panela erabil ditzakezu, ia edozein web-arakatzailerekin. Hor sartzen dira Internet Explorer, Mozilla Firefox, Apple Safari, Chrome eta UNIX, Apple Macintosh edo Windows erabiltzen duten ordenagailuetako beste web-arakatzaile gehienak.
Outlook Web App eta Exchange kontrol-panela
Outlook Web App-en eta Exchange kontrol-panelean erabilgarri dauden eginbideen multzo osoa erabiltzeko, erabili ondoko arakatzaileak Windows XP, Windows 2003, Windows Vista edo Windows 7 exekutatzen ari den ordenagailu batean:
-
Internet Explorer7 eta bertsio berriagoak.
-
Firefox 3.0.1 eta bertsio berriagoak.
-
Chrome 3.0.195.27 eta bertsio berriagoak.
Mac OS X 10.5 edo berriagoa erabiltzen duen ordenagailu batean, hauek erabil ditzakezu:
-
Safari 3.1 eta bertsio berriagoak.
-
Firefox 3.0.1 eta bertsio berriagoak.
Linux erabiltzen duen ordenagailu batean, hauek erabil ditzakezu:
-
Firefox 3.0.1 eta bertsio berriagoak.
Eginbide guztiak onartzen ez dituen arakatzaile bat erabiltzen baduzu, Outlook Web App-en bertsio arina irekiko da.
Outlook Web App-en bertsio arina
Outlook Web App-en bertsio arina erabilerraztasunerako optimizatuta dago, itsuak diren edo ikusteko zailtasunak dituzten erabiltzaileentzako adibidez. Bertsio arinak eginbide gutxiago eskaintzen ditu, eta azkarragoa da zenbait eragiketatarako. Beharbada bertsio arina erabili nahi duzu, konexio motela baduzu edo arakatzeko aparteko segurtasun-ezarpen zorrotzak dituen ordenagailua erabiltzen baduzu. Arakatzaile gehienekin erabil daiteke bertsio arina eta eginbide berak eskaintzen ditu arakatzaile guztietan.
Bertsio arina erabiltzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Itsuentzako eta ikusmen urriko erabiltzaileentzako erabilerraztasuna.
Zer gehiago jakin behar dut?
-
S/MIME erabili behar baduzu sinadura digitaletarako edo mezu-enkriptaziorako, Internet Explorer 7, Internet Explorer 8 edo Internet Explorer 9 erabili beharko duzu.
-
Begiratu arakatzailearen aukerak ezarpen hauek egiaztatzeko, esperientziarik onena izateko Outlook Web App-ekin :
-
Gaitu saioetako cookie-ak. Saioetako cookie-ak arakatzaile-saioaren amaieran ezabatzen dira.
-
Gaitu JavaScript.
-
Begiratu laster-leihoen blokeatzailearen ezarpenak. Web-arakatzaileko laster-leihoen blokeatzaileak edo osagarrien laster-leihoen blokeatzaileak Outlook Web App-ek espero bezala funtzionatzea eragotziko du beharbada.
-
Gaitu saioetako cookie-ak. Saioetako cookie-ak arakatzaile-saioaren amaieran ezabatzen dira.
Zer egin behar dut gehiago jakiteko?
