Sarrerako ontziaren arauei buruzko informazioa

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-11-23

Arauekin automatikoki ordenatu ditzakezu sarrerako mezu elektronikoak karpetetan, ezaugarri hauetan oinarrituta: bidaltzailea nor den, mezua nori bidali zaion, mezuaren garrantzia... Adibidez, kide zaren talde batera bidalitako mezu guztiak automatikoki karpeta espezifiko batera eramateko sor dezakezu arau bat.

noteOharra:
-en bertsio estandarrari dagokio.Outlook Web App. Azaldutako eginbidea ez dago erabilgarri Outlook Web App Light-en bertsio arinerako.
Nola kudeatzen dira arauak?

Arauak kudeatzeko, hautatu Aukerak> Sarrerako ontziaren araua.

Sarrerako ontziaren arauak fitxa erabil dezakezu arau berriak sortzeko, edo lehendik dauden arauak editatzeko edo ezabatzeko.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Arau huts berri bat sortzeko Sarrerako ontziaren arauak fitxa erabiliz, egin klik arauakBerria botoian.

  • Ez daukazu Sarrerako ontzia Arauak fitxa erabili beharrik arau bat sortzeko. Mezuetatik zuzenean ere sor ditzakezu arauak. Araua zuzenean sortzeko mezutik:

    1. Egin klik eskuineko botoiarekin mezuan, mezu-zerrendaren panelean.

    2. Hautatu Sortu araua, edo ireki mezua eta ondoren egin klik tresna-barrako arauakSortu araua botoian.

  • Arauak goitik beherako ordenan aplikatzen dira, Arauak leihoan agertzen diren bezala. Arauen ordena aldatzeko, egin klik lekuz aldatu nahi duzun arauan, eta ondoren egin klik Gora aurrekoa edo Behera hurrengoa gezian, araua zerrendan nahi duzun posiziora eramateko.

  • Zenbait motatako mezuek ez dituzte aktibatuko Sarrerako ontziaren arauak, hauek barne:

    • Banaketa-egoeraren jakinarazpenak (hor sartzen dira banatu ez izanaren txostenak eta sistemaren mezuak).

    • Posta-bezeroak sortzen dituen irakurragiriak eta helarazte-agiriak.

    • "Bulegotik kanpo" erantzun automatikoen zenbait mezu.

  • Arau konplexuagoak sor ditzakezu Aukera gehiago hautatuz. Aukera gehiago botoian klik egin ondoren:

    • Erabiltzaile bat baino gehiago hauta daiteke hemen.

    • Ekintza bat baino gehiago ezar ditzakezu arauarentzat.

    • Salbuespenak gehi ditzakezu Gehitu salbuespena sakatuz.

    • Gelditu arau gehiago prozesatzea aukera aktiba edo desaktiba dezakezu. Lehenespenez, aktibatuta egoten da arau gehiago prozesatzeari uzteko aukera. Aukera hori aktibatuta badago, mezuak arau-irizpide batekin baino gehiagorekin egiten badu bat, lehen araua bakarrik aplikatzen da. Ezarpen horrekin, mezuak irizpideak betetako arau guztiak aplikatuko lirateke.

      Adibidez, Stop processing more rules aukera hautatuta eduki gabe, zure arau batek badio talde publiko batera bidalitako mezu guztiak karpeta jakin batera eramateko eta beste arau batek, aldiz, zure kudeatzailean dagoen mezu oro beste karpeta batera eramateko eta orduan zure kudeatzaileak talde horretara bidaltzen badu mezua, bi karpetetan aurkituko duzu mezuaren kopia. Zure kudeatzailetik mezuak lekuz aldatzen dituen araua baino ez baduzu aplikatu nahi, jarri arau hori taldera bidalitako mezuak lekuz aldatzen dituen araua baino gorago zerrendan; gero, editatu lehen araua, arau gehiago prozesatzeari uzteko aukera gehitzeko.

    • Arauaren izena edita dezakezu, Izena koadroa erabiliz.

  • Sortzen duzun arau bakoitzak lekua hartuko du zure postontziko ezkutuko atal batean. Atal hori 64 KB-ra mugatuta dago. Arau batek benetan erabiltzen duen lekua hainbat faktoreren araberakoa da, izenaren luzeraren eta aplikatutako baldintzen kopuruaren araberakoa, adibidez. 64 KB-ko mugara heltzen zarenean, abisu bat jasoko duzu, esanez ezin duzula arau gehiago sortu. Hori gertatzen bada, dauzkazun arauetakoren bat ezabatu edo soildu beharko duzu, arau gehiago sortu aurretik. Arauek erabiltzen duten lekua murrizteko modu batzuk:

    • Ezabatu jada behar ez dituzun arauak.

    • Laburtu arauen izenak.

    • Konbinatu gauza bera egiten duten arauak.

    • Kendu irizpideak arauetatik.

  • Birbidaltze-arau bat sortzen ari zarenean, birbidaltzeko helbide bat baino gehiago gehitu ditzakezu. Baliteke, ordea, birbidaltze-helbideak mugatuak izatea. Zure kontuko ezarpenen araberakoa izango da hori. Onartutakoak baino helbide gehiago gehitzen badituzu, birbidaltze-arauak ez du funtzionatuko. Helbide bat baino gehiagoko birbidaltze-araua sortzen baduzu, probatu funtzionatzen duela ziurtatzeko.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.