Sortu mezua

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-11-23

Mezuak sor ditzakezu mezu berriaren inprimakian. Inprimakia mezuari erantzuteko edo mezua birbidaltzeko erabiltzen den inprimaki bera da.

Nola sortzen dira mezu berriak?

  1. Edozein posta-karpetatan, egin klik Berria mezu berria botoian, edo sakatu teklatuko KTRL+N teklak.

    Helbide-liburua ikusten ari zaren bitartean ere sor dezakezu mezu berria. Tresna-barran, egin klik Helbide-liburua helbide-liburua botoian, eta erabili bilaketarako testu-koadroa, mezua bidali nahi diozun pertsona edo taldea aurkitzeko. Egin klik eskuin-botoiarekin zerrendan, hartzailearen izenean, eta egin klik sortu kontaktuarentzako mezuaMezu berria aukeran.

  2. Sartu nahi dituzun hartzaileak Nori eta Cc lerroetan. Hartzaileei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Gehitu edo Kendu hartzaileak.

  3. Idatzi gaia.

  4. Idatzi mezua mezu-gorputzean.

  5. Mezua idazten amaitutakoan, egin klik bidaliBidali botoian, edo sakatu ALT+S, mezua bidaltzeko.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Administratzaileak enpresako beste pertsona baten izenean mezuak bidaltzeko baimena eman diezazuke. Beste pertsona baten izenean mezuak bidaltzea onartzen dizun baimena konfiguratutakoan, Nork lerroa erabil dezakezu pertsona hori bidaltzaile duen mezu bat sortzeko. Nork lerroa erabilgarri egiteko, egin klik mezuko tresna-barrako Aukerak atalean, egiaztatu Erakutsi Nork. Ondoren, egin klik Ados mezuen leihora itzultzeko. Nork lerroa erabiltzeko, idatzi bere izenean mezuak idazteko baimena eman zaizun pertsonaren izena edo sakatu Nork aukeraren alboko goitik beherako gezia, hautatu Beste helbide elektroniko bat eta, ondoren, aukeratu mezua bidali nahi den helbide elektronikoa Helbide-liburuan.

    Posta fitxa-ko Mezuak aukerak atala erabil dezakezu mezu guztietan Nork lerroa aktibatzeko.

  • Mezu bati erantzuten diozunean, goiburuko informazioa (Nori, Nork eta Gaia) jadanik beteta agertzen zaizu. Mezu bat birbidaltzen duzunean, Nori zuk betetzeko uzten da. Gehiago jakiteko, ikus Erantzun edo birbidali mezu bat.

  • Mezu bat sortzen ari zarenean, mezuaren formatua HTML edo testu arrunta izan dadin ezar dezakezu; horretarako, mezu-inprimakiaren goialdean dagoen zerrenda erabili behar duzu. HTML aukeratzen baldin baduzu, testua formateatzeko tresna-barra agertzen da mezuaren gorputzaren gainean. Mezu osoaren edo aukeratzen dituzun zatien letra-tipoa aldatzeko erabil dezakezu tresna-barra. Aukera lehenetsiez gain, aukera gehiago erants diezaiokezu tresna-barrari, tresna-barraren amaierako Pertsonalizatu zabaldu ikonoa botoian klik eginez, eta gehitu nahi duzun aukeraren ondoko kontrol-laukia hautatuz. Mezuei formatua emateari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Formatua eman mezuei.

  • Azkenaldian, mezu elektroniko mordoa bidali badituzu edo mezu gutxi baina hartzaile-talde handiei bidali badiezu, baliteke postontziaren bidalketa-muga erdietsi izana. 24 orduko epea bidaltzen dituzun mezuen hartzaile kopuruan oinarritzen da bidalketa-muga eta desberdina da erakundearen ezarpenen arabera. Muga hori gainditu baduzu, abisu bat ikusiko duzu mezua bidaltzen duzun hurrengo aldian.

    Bidalketa-muga gainditutakoan idazten duzun mezu elektronikoa Zirriborroen karpetan gordeko da automatikoki. Denbora batez itxaron ostean, Zirriborroak karpetatik mezua ireki eta berriro bidaltzen saia zaitezke. Bidalketa-mugak gaindituta jarraitzen badu, berriro ikusiko duzu abisu-mezua. Mezu elektronikoak Zirriborroak karpetan jarraituko du, bidali edo ezabatu arte. 24 ordu itxaroten badituzu eta mezua bidaltzen saiatzen duzunean abisu bera jasotzen jarraitzen baduzu, saiatu hartzaile kopurua murrizten.

  • Mezu bat sortzen duzunean, tresna-barran aukera hauek daude erabilgarri.

     

    Botoia Azalpena

    bidaliBidali

    Mezu hau bidaltzen die hartzaileei.

    gorde

    Mezua "Zirriborroak" karpetan gordetzen da baina ez da mezua bidaltzen.

    eranskin-ikonoa

    Fitxategia eransten dio mezuari. Fitxategiak nola erantsi jakiteko, ikus Eranskinekin lan egitea.

    helbide-liburua

    Helbide-liburua irekitzen du hartzaileen izenak begiratzeko.

    egiaztatu izenak

    Helbide-liburuko edo "Kontaktuak" karpetako mezu-hartzaileen izenak egiaztatzen ditu. Izenak ebazteko argibide gehiago nahi baduzu, ikus Gehitu edo Kendu hartzaileak.

    garrantzi handia

    Mezuari garrantzi handia ezartzen dio.

    garrantzi txikia

    Mezuari garrantzi txikia ezartzen dio.

    sinadura

    Sinadura gehitzen du mezuaren amaieran. Sinadurei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Gehitu sinadura.

    Sinadura bat sortu behar duzu botoi honek zerbait egin ahal izan dezan.

    egiaztatu ortografia

    Mezuko testuaren ortografia egiaztatzen du. Ortografia egiaztatzeari buruz gehiago jakiteko, ikus Informazio gehiago Ortografiari buruz.

    Aukerak

    "Mezu-aukerak" elkarrizketa-koadroa erakusten du. Mezu-aukerei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Ezarri Mezu-aukerak.

    Mezu-formatuaren zerrenda

    Mezuaren formatua ezartzen du: HTML edo Testu arrunta. Formatua nola ezarri jakiteko, ikus Formatua eman mezuei.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.