Gogokoak

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2009-08-16

Nabigazio-paneleko Gogokoak karpeta erabil dezakezu gehien erabiltzen dituzun lasterbideak gordetzeko.

Nola gehitzen dira karpetak Gogokoetan?

Bi modu daude karpetak Gogokoetan gehitzeko:

  • Egin klik Gogokoetan gehitu nahi duzun karpetan, eta arrastatu Gogokoetara.

  • Egin klik eskuin-botoiarekin Gogokoetan gehitu nahi duzun karpetan, eta hautatu Gehitu gogokoetan.

Nola kentzen dira karpetak Gogokoetatik?

  • Egin klik eskuin-botoiarekin Gogokoetatik gehitu nahi duzun karpetan, eta hautatu Kendu 'Gogokoak' karpetatik. Klik egiten baduzu Ezabatu botoian, galdetuko zaizu karpeta ezabatu nahi duzun edo Gogokoetatik kendu nahi duzun. Egin zure hautapena, egin klik Ados botoian, edo egin klik Utzi botoian, karpeta kendu edo Gogokoetatik ezabatu gabe irteteko.

  • Hautatzen baduzu Ezabatu, karpeta ezabatuko da zure postontzitik.

Nola antolatzen dira karpetak Gogokoetan?

  • Karpeta bat Gogokoetara arrastatzen duzunean, karpeta jaregingo den lekua adierazten dizun lerroa ikusiko duzu. Karpeta bat Gogokoetan gehitu ondoren, Gogokoen zerrendan gora eta behera eraman dezakezu: egin klik eskuin-botoiarekin karpetan, eta egin klik eraman goraEraman gora zerrendan or eraman beheraEraman behera zerrendan botoietan.

  • Ezin da karpetarik habiaratu Gogokoetan. Gogokoetan lasterbide bat sortzen baduzu azpikarpetak dituen karpeta baterako, ez dituzu Gogokoetako azpikarpetak ikusiko.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.