Outlook Web App erabiltzen hasteko

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2013-01-11

Outlook Web App-ek aukera ematen dizu web-arakatzaile bat erabiltzeko zure postontzian sartzeko Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutatik. Mezuak irakurtzeko eta bidaltzeko, kontaktuak antolatzeko, zereginak sortzeko eta zure egutegia kudeatzeko erabil dezakezu.

Edukia

Onartutako arakatzaileak

Mezuekin lan egitea

Egutegia erabiltzea

Kontaktuak eta taldeak

Pertsonalizatzea

Erabilerraztasuna

Laguntza lortzea

Saioa amaitzea

Zure postontziarekin konektatzeko beste modu batzuk

Onartutako arakatzaileak

Zure postontzian sar zaitezke HTML 3.2 eta ECMA onartzen dituen edozein arakatzailerekin. Horren barruan sartzen dira Internet Explorer, Mozilla Firefox, Apple Safari, Chrome, eta UNIX, Apple Macintosh edo Microsoft Windows darabiltzaten gainerako web-arakatzaileak. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Outlook Web App-ek onartutako arakatzaileak. Outlook Web App Light Outlook Web App-en bertsio sinpleagoa da, eta ia arakatzaile guztiak onartzen ditu.

Mezuekin lan egitea

Mezuak irakurtzeaz eta bidaltzeaz gain, zure mezuak pertsonaliza ditzakezu: eranskinak gehitu, mezua irakurtzen edo banatzen denean agiriak eskatu, eta kategoriak gehitu mezuetan.

Karpetak ere erabil ditzakezu mezuak antolatzeko, fitxategi-sistema bat paperak antolatzeko erabiltzen duzun bezala. Jasotzen dituzun mezuak arau bidez kudea ditzakezu, hainbat karpetatan antolatzeko.

Lehenespenez, Outlook Web App-ek Solasaldia ikuspegia erabiltzen du posta-karpeta guztietan Irakurtzeko panela aktibatuta dagoenean. Solasaldiaren ikuspegiak ikuspegi bakar batean erakusten du solasaldiko mezu bakoitza. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Solasaldiei buruzko informazioa.

Mezuekin lan egiteari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikusi Posta.

Egutegia erabiltzea

Zure egutegia paretako egutegiak bezalakoa da, baina eginbide estra ugarirekin. Hitzordu bat gehitzen duzunean egutegian, hainbat modutara pertsonaliza dezakezu: eranskinak gehituz, nahi bezainbeste xehetasun sartuz, abisuak ezarriz, edo hitzordu errepikaria bihurtu, zure egutegian modu erregularrean batean automatikoki gehitzeko.

Hitzorduez gain, bilerak ere sor ditzakezu. Bilera hitzordu bat bezalakoa da, baina beste jendea gonbidatzen duzu. Zuk gonbidatutako pertsona bakoitzak mezu bat jasotzen du bileraren xehetasunekin. Posta-zerbitzuaren arabera, beren egutegian gehitu ahal izango dute jasotzen duten mezua.

Zure egutegia nola kudeatu jakiteko, ikusi Egutegia.

Kontaktuak eta taldeak

Zure postontziko Kontaktuak karpeta Rolodex edo helbide-liburu bat bezalakoa da, sarrera banarekin informazioa gorde nahi duzun pertsona edo talde bakoitzeko. Kontaktuak sor ditzakezu, komunikatu nahi duzun pertsona edo enpresa bati buruzko informazioa gordetzeko.

Taldeek, bestalde, hainbat kontaktu dauzkan sarrera bakarra sortzeko aukera ematen dizute. Mezua talde batera bidaltzen duzunean, taldeko kontaktu guztiei iristen zaie.

Kontaktuei eta taldeei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi Kontaktuak.

Hodeian oinarritutako postontzia badaukazu, beste posta-kontu batzuetako kontaktuak inporta ditzakezu. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Inportatu kontaktuak.

Pertsonalizatzea

Zure postontzia prest dago erabiltzeko, zuk saioa hasten duzunean. Ez duzu ezarpenik aldatu behar edo ezer aktibatu edo desaktibatu behar mezuak bidaltzen eta jasotzen hasteko. Nolanahi ere, agian ezarpen batzuk aldatu nahi izango dituzu zure lehenespenei erantzuteko.

Hainbat gauza egin ditzakezu: mezuak bidali aurretik ortografia automatikoki zuzentzea, bidaltzen dituzun mezuetan sinadura gehitzea, eta mezuetako letra-tipo lehenetsia hautatzea

Outlook Web App nola pertsonalizatu jakiteko, ikusi Aukeren erreferentzia.

Erabilerraztasuna

Bertsio arina ere badago dago, itsu diren edo ikusmen-arazoak dituzten erabiltzaileentzat optimizatuta. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Outlook Web App Light.

Laguntza lortzea

Zauden leihoari buruzko laguntza lortzeko, egin klik tresna-barrako laguntzaren ikonoan laguntza.

Baldin badakizu nork administratzen duen zure posta, jarri harremanetan haiekin Outlook Web App nola erabili jakiteko, intraneten edo Interneten.

Saioa amaitzea

Postontzia erabiltzen amaitutakoan, ziurtatu tresna-barrako Amaitu saioa botoian klik egin duzula, eta itxi arakatzaile-leiho guztiak. Saioa amaitzeak beste norbaitek ordenagailua zure postontzira sartzeko erabil dezan saihesten lagunduko dizu. Ordenagailua erabiltzen jarraitu nahi baduzu ere, beste web-orri batzuk bisitatzeko, klik egin Saioa amaitu botoian, eta itxi arakatzaile-leiho guztiak saio bakoitzaren ondoren.

Zure postontziarekin konektatzeko beste modu batzuk

  • Konektatu zure postontziarekin zure posta-programa gogokoena erabiliz    Outlook Web App-ez gain, hauek erabiliz ere sar zaitezke zure postontzian:

    • Office Outlook 2007.

    • Windows Mobile softwarea exekutatzen duten eta Exchange ActiveSync, onartzen duten telefono mugikorrak, Windows Mobile 5.0 eta Windows Mobile 6.0 bertsioak barne. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Konfiguratu zure posta elektronikoko kontua zure telefono mugikorrean.

    • POP3 edo IMAP4 posta-programak erabiltzen dituzten telefono mugikorra, Apple iPhone-a, esate baterako.

    • POP3 edo IMAP4 posta-programak, hala nola Outlook Express, Entourage Mac OS Xrako, Mozilla Thunderbird, eta Windows Mail.

    Gehiago jakiteko, ikusi Posta elektronikoaren konfigurazioa.

  • Konfiguratu ahots-posta   Ahots-posta gaitu dezakezu, zure telefono mugikorraren zenbakia kontuan gehituz. Ahots-posta gaituz gero, zure telefono mugikorrera bidalitako ahots-mezuak jaso ditzakezu sarrerako ontzian. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Ahots-posta.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Zure postontzia ostatatzen duen zerbitzariaren konfigurazioaren arabera, Outlook Web App-ek modu automatikoan itxi dezake zure postontzirako konexioa hainbat denboraz inaktibo egon ondoren, postontzia baimenik gabeko sarbidearen aurka babesteko.

  • Baliteke Laguntzan deskribatutako hainbat eginbide erabilgarri ez egotea, zure postontzia ostatatzen duen zerbitzariaren konfigurazioaren arabera.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.