Gai honek bideo bat dauka Gai honek bideo bat dauka

Egutegia

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2012-07-30

Egutegiaren bidez, hitzordu eta bilerak sor ditzakezu, eta haien aldaketen jarraipena egin. Egutegia Outlook Web App-en erabiltzeko moduari buruzko azalpen orokorra emango dizu bideoak.

noteOharra:
Gai hauOutlook Web App-en bertsio estandarrari dagokio. Outlook Web App Light-en eginbide honi buruzko informazioa irakurtzeko, ikus Outlook Web App Light > Egutegiak.
Bideoa: Egutegiaren oinarriak

Egutegia Outlook Web App-en erabiltzeko moduari buruzko azalpen orokorra emango dizu bideo honek.

4873755a-8b1e-497e-bc54-101d1e75d3e7
noteOharra:
Bideo hau ikusteko, Silverlight instalatuta izan behar duzu. Silverlight instalatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikus Eskuratu Silverlight .
Egutegiarekin lan egitea

Zure egutegia Outlook Web App-en irekitzeko, egin klik egutegia Egutegia eta Nabigazio-panela aukeran. Egutegia bistaratzen ari zarenean, klik bikoitza egin dezakezu bilera edo hitzordu batean, irekitzeko. Elementu bat ireki eta gero, xehetasunak ikusi edo aldaketak egin ditzakezu. Elementu errepikari batean klik bikoitza egiten baduzu (hala nola, asteroko bileran), aukera dezakezu agerraldia irekitzea (aukeratu duzun eguneko bilera bakarrik) edo serie guztia irekitzea (bilera guztiak). Elementu errepikariekin lan egiteari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus Elementu errepikariak.

Data etenak erakusteko

  1. Eguneko bistan, kokatu lehen eguna data-hautatzailean, eta egin klik.

  2. Sakatu KTRL eta egin klik edozein hilabete edo urtetako sei egun gehigarritan.

Hitzorduak eta bilerak

Elementu errepikariak

  • Hitzorduak, bilerak eta zereginak behin bakarrik edo behin baino gehiagotan egitekoak izan daitezke. Zure egutegian edo zeregin-zerrendan behin baino gehiagotan azaltzen direnak dira elementu errepikariak, eta zuk kontrolatzen dituzun ezarpenak hartzen dira oinarri. Esate baterako, astero errepikatzeko konfigura daiteke bilera bat. Hilero egin behar den zeregin bat, berriz, hileko lehen astelehenean errepikatzeko konfigura daiteke.

Egutegia partekatzea

Zure egutegirako sarbidea parteka dezakezu zure helbide-liburu partekatuko edonorekin. Era berean, beste jendearen egutegiak partekatzeko gonbidapenak jasoko dituzu, eta zure egutegia partekatzeko eskaerak.

Argitaratu egutegia

Egutegi-argitaratzeak URL bat sortzen du, gero zuk jendeari eman diezaiokezuna zure egutegia ikus dezan. Zuk aukeratzen duzu zenbat informazio partekatuko den.

Zer gehiago jakin behar dut?

  • Egutegia eguneko, asteko edo hilabeteko formatuan inprimatzeko:

    1. Joan egutegira eta egin klik tresna-barrako inprimatu ikonoa.

    2. Hautatu nahi dituzun aukerak.

    3. Egin klik Inprimatu botoian.

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.