Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu
Gaiaren azken aldaketa: 2013-01-11
Hona hemen erabiltzaileek saioa hasteari eta pasahitz-arazoei buruz galdetzen dutena.
- Nola konpon dezaket errore hau: "HTTP 500 barne-errorea" edo "LivelD autentifikazio-kodeak 0x8004920a errorea itzuli du, zure zerbitzari-konfigurazioarekin arazo bat dagoela adierazteko. Begiratu aplikazioaren erregistroa informazio xehatuagoa lortzeko eta arazoa konpontzeko."?
- Nola aldatzen da pasahitz bat?
- Zer gertatzen da pasahitza ahaztuz gero?
- Nola konpon dezaket errore hau: "Huts egin du saioa hastean."?
- Zer egin dezaket ezin badut saioa hasi nire posta-kontuan?
- Oraindik ezin du du nire postako saioa hasi Outlook Web App-en.
- The Web address I use isn’t working anymore.
- Zergatik ezin dut nire kontuko saioa amaitu Outlook Web App-en?
- Zergatik eskatzen zait profil-informazioa, nire kontuko saioa hasten dudanean Outlook Web App-en?
- Nola konpon dezaket Safari-n sortu zaidan saio-itxieraren begizta-arazoa?
Ezabatu cookie-ak eta ezabatu aldi baterako fitxategiak web-arakatzailetik, eta saiatu berriro saioa hasten. Gehiago jakiteko, ikus HTTP 500 barne-errorea.
Zure pasahitza aldatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikus Aldatu zure kontuaren pasahitza.
Pasahitza ez baduzu gogoratzen, berrezarri egin beharko duzu, zure kontuan sartu ahal izateko. Zure kontua konfiguratu den moduaren arabera, Pasahitza ahaztu duzu? edo antzeko esteka bat ikusiko duzu pasahitza aldatzeko orrian. Hala bada, erabili esteka hori zure pasahitza berrezartzeko laguntza lortzeko. Ezin baduzu horrela pasahitza berrezarri, jarri harremanetan laguntza teknikoaren zerbitzuarekin.
Errore hori ager dakizuke, hauetakoren bat eginez gero:
-
Gehiegitan saiatu zara helbide elektroniko edo pasahitz okerrarekin kontuan saioa hasten.
-
Windows Live ID errepikatu baten arazoa izaten ari zara.
Arazoa konpontzeko, bilatu saioa hasteko orrialdeko esteka pasahitza berrezartzeko. Ez baduzu pasahitza berrezartzeko edo berreskuratzeko estekarik ikusten, jarri harremanetan laguntza teknikoarekin.
Outlook Web App-en kontuko saioa hasi behar duzu sartzen zaren lehen aldian. Lehen aldiz behar bezala saioa hasi baduzu baina gero ezin baduzu gehiago saiorik hasi, egin hauetako bat:
-
Erabili helbide elektroniko osoa domeinu-izenarekin (adibidez: tony@contoso.com) kontuko saioa hasteko.
-
Ziurtatu saioa hasteko izen zuzena erabiltzen ari zarela. Saioa hasteko izenak zure erabiltzaile-izena (Tony, adibidez) izan daiteke, edo helbide elektroniko osoa (tony@contoso.com, adibidez). Administratzaileak kontu-informazio hori eman behar lizuke kontua sortzean.
Windows Live ID zuzena erabiltzen ari zarela baldin badakizu, baina hala ere ezin baduzu saioa hasi, beharbada beste zerbitzu bateko saioa hasi duzu lehen beste Windows Live ID kontu bat erabiliz.
Itxi edozein aplikaziotako saioa, Windows Live Messenger-ekoa adibidez, zure posta-kontuko saioa hasteko erabiltzen ari zaren kontua ez den beste Windows Live kontu batekin hasi baduzu aplikazio horretako saioa. Ondoren, hasi berriro saioa zure kontuan. Zure kontuan saioa hasteko erabil behar zenukeen web-helbidea zehazteari buruzko informazioa lortzeko, bisitatu Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz.
BPOS bezeroa bazinen eta Microsoft Office 365-era pasa bazara, joan http://mail.office365.com helbidera Outlook Web App-en saioa hasteko.
Zure kontuan saioa hasteko erabil behar zenukeen web-helbidea zehazteari buruzko informazioa lortzeko, bisitatu Nola hasi saioa posta elektronikoan web-arakatzailea erabiliz.
Itxi saioa aukeran klik egiten baduzu eta arakatzaileak saio-itxiera burutzeko zain jarraitzen badu, itxi arakatzailearen leihoa.
Lehen aldiz zure postako saioa hasten duzunean Outlook Web App-en, zure profilaren informazioa betetzeko eskatuko zaizu. Zure kontua 2007ko urriaren 25a baino lehen sortu bazen, berriro profil-informazioa betetzeko eskatuko zaizu beharbada. Profil-informazioa sartu eta Windows Live-ren zerbitzu-hitzarmena eta pribatutasun-adierazpena sinatu ondoren, ez zaizu berriro eskatuko informazio hori, eta gai izan beharko zenuke saioa hasteko eta kontua normaltasunez erabiltzeko.
Safari web-arakatzailea erabiltzen baduzu zure kontuko saioa hasteko eta saio-itxieraren begizta batean sartzen bazara Itxi saioa aukeran klik egiten duzunean, ikus Amaitu saioa Begiztan Safari arakatzailean.
Zer egin behar dut gehiago jakiteko?
Galdera gehiago badituzu, begiratu esteka hauek:
