Kontaktuak

 

Honi aplikatzen zaio: Office 365 for professionals and small businesses, Office 365 for enterprises, Microsoft Exchange, Live@edu

Gaiaren azken aldaketa: 2011-03-19

"Kontaktuak" karpeta zure posta elektronikoko helbideen liburu pertsonala da, eta harremanetan egon ohi zaren pertsona eta enpresen informazioa gordetzeko lekua da. Erabili Kontaktuak karpeta, kontaktuaren helbide elektronikoa, helbidea, telefono zenbakiak, eta bestelako informazioa gordetzeko. Han ere gorde ditzakezu web-orriak, fax-zenbakiak, edo telefono mugikorren zenbakiak.

Kontaktuak ordenatu edo taldeka ditzakezu, izenaren edozein zatiren arabera edo bestelako kontaktu-informazioaren arabera. Kontaktu bat beste karpeta batera eraman edo kopia dezakezu, edo fitxategi bat erantsi (adibidez, Word dokumentua), zuen artean informazioa partekatzeko.

Zure kontaktuak irekitzeko, egin klik kontaktuaKontaktuetan hemen: Nabigazio-panela.

noteOharra:
UNRESOLVED_TOKEN_VAL(<rte:Alert_OWAStandard>) Outlook Web App Light > Kontaktuak.
Kontaktuekin lan egitea

Pertsonen edo taldeen datuak gordetzeko sortzen diren sarrerak dira kontaktuak. Kontaktu batean, izena eta telefono-zenbakia bakarrik sartzeko aukera dago, edo pertsona bati edo konpainia bati buruz duzun informazio guztia sar dezakezu. Taldeak ere sor ditzakezu Kontaktuen karpetaren barruan. Taldeak erabiltzen dira hainbat erabiltzaileri sarrera bakar baten bidez mezuak bidaltzeko.

Taldeekin lan egitea

Taldea kontaktu mota bat da, eta erabiltzen da hainbat erabiltzaileri mezuak bidaltzeko, Kontaktuak karpetako sarrera bakar baten bidez. Talde batek zure Kontaktuak karpetako eta helbide-liburu partekatuko sarrerak izan ditzake, halakorik badaukazu. Taldeak erabil ditzakezu mezuak eta bilera-eskaerak bidaltzeko, kontaktu bakarrarekin egingo zenukeen bezala. Zure Kontaktuak karpetan sortzen dituzun taldeak ez dira azalduko helbide-liburu partekatuan.

Bistaratzeko kontaktuak aukeratzea

Ikusi nahi dituzun kontaktu motak botoiak ditu Kontaktuen nabigazio-panelak.

  • Guztiak  Kontaktuetako elementu guztiak erakusten dira

  • Jendea  Kontaktuetako pertsonak bakarrik erakusten dira

  • Taldeak  Kontaktuetako taldeak bakarrik erakusten dira

Zer egin behar dut gehiago jakiteko?

 
Erlazionatutako laguntza-gaiak
Kargatzen...
Ez da baliabiderik aurkitu.